Lau finaletatik lehenengoa lortu du Lauburuk (1-8)
Ibarrak garaipena topatu zuen berriro Nalda errioxarrei bere kantxan irabazi ostean. Markagailuak erakusten duena baino norgehiagoka landuago batean, Alfredo Hualderen mutilak atsedenetik hurbil zeudela desorekatu zuten beren aldera partidua, minutu bakarrean hiru gol sartuta. Moratuek pista zaila dela jakitun, oso bizi sartu ziren partidan eta pazientziarekin. Hasierako minutuetan tokiko taldeak ibartarren baloi irteera Peñaren atetik hurbil saiatu ziren eragozten. Gol aukerak pareko izan ziren tarte horretan, langara joan zen Andoni Carlosenaren jaurtiketa bat eta Andoni Agirrezabalak eta Igor Echarrik egindako hurbilketa arriskutsu batekin lehenengo tantotik gertu egon ziren, baina tokikoek ere, harrapatutako bi kontrekin disgustu bat emateko zorian egon ziren. [...]