Liderraren kantxan irabazita itxi nahi du Lauburuk lehenengo buelta
Lauburuk Aragoiko lurretan jokatuko du 16ko larunbatean, multzoko liderra eta iazko irabazlea den taldearen kontra. Ibartarrak Zaragozara joan beharko dute, aurkari gogorrena den Colo Coloren kontra jokatzera; moratuen lehiakortasun maila neurtuko da lehenengo itzuli honen azken jardunaldian. Aragoiarren blokea multzoko onenetako bat da, azkeneko denboraldietan sailkapenaren goiko aldea betetzen ohitua dagoen taldea, eta iaz txapelketa irabazi zuena. Bigarren Mailara igotzeko fasean Castellóko Bisontes indartsuaren kontra galdu zuten, horregatik jarraitzen dute aurten Bigarren B Mailan. Alfonso Rodriguezek entrenatutakoek urteak daramatzate joko bikaina egiten kategorian kontsolidatuta dauden jokalariekin; Alfredo Hualderen mutilentzat erronka gehigarri bat izango da. Lauburuk norgehiagokak merezi duen eran egingo [...]