2019-2020 ikasturtearen aurre-denboraldiari hasiera eman dio Lauburuk
Pasa den astelehenean, abuztuaren 12an eman zion hasiera Lauburuk bere lehenengo taldearen bidez 2019-2020 denboraldi berri eta zirraragarri honi. Aurre-denboraldi honen entrenamenduak bost astez luzatuko dira, Ligako lehenengo norgehiagokara baldintza onenetan iritsi ahal izateko. Belabietan izango da, irailaren 14an, Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra. Gorputz teknikoak marraztutako plangintzaren arabera, asteko hiru entrenamendu saio egingo ditu taldeak eta tartean lagunarteko norgehiagokak jokatuko dira, ahalik eta baldintza onenak eskuratzeko denboraldi hasieratik. Aurre-denboraldi honetan jokatuko diren lagunartekoak hauexek: Abuztuaren 17a, larunbata, Belabietan: Lauburu KE – Ibararte FS, 18:00etan Abuztuaren 24a, larunbata: Lauburu KE – Otxartabe FS, 12:00etan Abuztuaren 28a, asteazkena, Elorrion: [...]