Emakumezkoak gertu eta Lauburuko infantilak Euskadiko txapeldunak
Liga erregularra eta Gipuzkoako Txapelketa irabazi ostean, Euskadiko Txapelketa eta bigarren mailarako igoera jokatu zuten larunbatean Lauburu K.E-ko senior neskek. 2-0 galdu zuten Santurtziren kontra. Etxetik kanpo jokatzen zuten ibartarrek urteko partidarik zailena. Euskadiko Txapelketa, Santurtziren kontra, Santurtzin. Aldeko zuten hori santurtziarrek. Hala ere, hortzak estutzeko asmotan egin zuten ibartarrek Bizkaiarako bidea. Aurkaria ezezaguna zen, ez ziren sekula aurrez aurre izan. Ez zekiten zer topatuko zuten, eta, topatu zutena oso maila onekoa aurkaria izan zen: lehiakorra, konfiantzaduna eta taktikoki landua. Ibartarrak atzera pauso bat eman zuten kalitate horren aurrean. Beldurretik hasi ziren jokatzen, eta, honela, zaila da aurre egitea. Santurtziarrak [...]