4 2018.09.04

Toulouseren kontra berdinketa egin du Lauburuk bere aurkezpen partidan (2-2)

2018-09-04T11:25:31+02:0004/09/2018|Tags: , , , , , , , |

Irailaren 1eko larunbata gorriz ipinita zuen Lauburuk bere egutegian, 2018-2019 denboraldi berriaren aurkezpen partidua eta izen handiko aurkari baten kontra gainera, Frantziako lehenengo mailan jokatzen duen UJS Toulouse taldea. Espero zen moduan, defentsa-intentsitateak eta aurkariaren atera iritsi nahiak jarraitzaileak gozarazi zituen norgehiagoka izan zen. Etxekoek defentsa bere atetik urrun kokatuz hasi zen partidua, eta frantziarrak beren defentsa gogorra kantxa erdian jarriz. Lauburu zaparradan atera zen bere aurkezpenean, eta lehenbiziko gol aukerak moratu kolorekoak izan ziren. Eragindako presioaren ondorioz Toulousen baloi-irteeran osteak sortu ziren, baina frantziar atezainaren lan ona medio, jaurtiketak ez zuten zulorik aurkitu atean; arratsaldeko protagonista izan zen. [...]

30 2018.08.30

Lauburuk Frantziako lehenengo mailako Toulousen aurka egingo du aurkezpena

2018-08-30T21:14:25+02:0030/08/2018|Tags: , , , , , , , |

Irailaren 1ean 18:00etan jarriko da Lauburu jarraitzaileen aurrean, eta aurkari handi baten aurka jokatzeko izango da, UJS Toulouse taldea, hain zuzen. Hector Nuñez gaztelarra da entrenatzailea eta frantziar areto futboleko D1 ligan jokatzen du, Alfredo Hualdek gidatutako lantaldearen aurrerapenak neurtuko dituen taldeak. Toulouse frantziarra 1991. urtean sortu zen eta Frantziako Areto Futboleko lehenengotariko klubetako bat da, lehenbiziko liga nazionala sortu zutenetakoa. 2013. urtean bigarren mailara jaitsi zen eta lau urte pasa behar izan ziren berriro igo zen arte. Jokalari gazteak osatzen dute lantaldea eta beti frantziar gazte oparoen aldeko apustua egin izan dute, pistako formazioaz gain (atzerriko entrenatzaileekin), pistatik kanpokoa [...]

Go to Top