19 2018.09.19

Lauburu Ibarra Mahalak hazten jarraitzen du

2018-09-19T13:08:37+02:0019/09/2018|Tags: , , , , |

Hirunako berdinketa egin zuen Lauburu Mahala Ibarrak CD Eguzki taldearen kontra, aurre-denboraldiko bere bigarren partiduan. Talde moreak aurrekoan baino hobeto jokatu zuen, baina defentsan egindako akatsek aurre-denboraldiko lehenbiziko garaipena lortu gabe geratzera kondenatu zituen. Aurkaria, defentsa azken 12 metroetan kokatuz, ixten saiatu zen kontrara ateratzeko asmoz. Moreak pasa den astean ikusi zutenarekin zerikusirik ez, baina ongi etorri zitzaion planteamendu hau, lantaldeak denboraldi guztian zehar emango diren egoera desberdin guztiak ezagutu beharko baititu. Lehenengo zatia banako berdinketarekin amaitu zen. Iker Zubelzuk aurreratu zuen taldea markagailuan faltako sake batean. Lehenbiziko denbora amaitzeko minutu gutxi geratzen zirela, bisitariak egindako hirugarren jaurtiketan 1-1 [...]

14 2018.09.14

Aurredenboraldiko bigarren partida Lauburu Mahala Ibarra

2018-09-14T22:06:55+02:0014/09/2018|Tags: , , , |

Lauburu Mahala Ibarrak aurre-denboraldiko bere bigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean, 12:45ean Belabieta kiroldegian. Aitor Arevaloren mutilak 1go erregionaleko CD Eguzki, Lasarte-Oriako taldearen aurrean jarriko dira, eta jokoaren hainbat alderdi fintzen saiatuko dira ligako lehenbiziko partidura ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Entrenatzailearen hitzetan: “Bai teknika-taktika aldetik bai fisiko aldetik sufriaraziko gaituen aurkaria behar dugu, horregatik partidu hauek oso garrantzitsuak dira guretzat. Lan handia dugu egiteko eta astetik astera arlo defentsiboan heldutasuna emango diguten xehetasunak orrazten saiatu behar dugu, arlo teknikoan aurreratzen joatearekin batera, alderdi hau baita, gure punturik ilunena momentu honetan. Asteak pasa ahala, taldeak jokoaren ezagutza lortzen duen heinean [...]

10 2018.09.10

Lauburu Mahala Ibarrak 0-6 galdu zuen San Juanen aurrean

2018-09-10T16:30:49+02:0010/09/2018|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak 0-6 galdu zuen San Juan talde nafarraren aurrean jokatutako aurre-denboraldiko lehenengo lagunartekoan. Nafarrek jubenilen kategoria gorenera itzuli dira urte batzuk pasa ostean, eta moratuen talde gaztea erabat menderatuz, ligako titulua lortzeko hautagaiak direla erakutsi dute. Aitor Arevaloren lantaldea oso berria da, iaztik bost jokalarik bakarrik jarraitzen baitute bertan, eta fisiko handiko talde honen kontra asko sufritu zuten; jokalari gehienek ibartarrak baino handiagoak ziren. Bi taldeak aurkariaren jokoa estutuz hasi zen norgehiagoka, nafarrek teknika aldetik kalitate handiagoarekin jokatzen zuten eta moratuek erabilitako defentsatik erraz ateratzen ziren. Bertako taldeak berriz ez zuen bi pase jarraian egitea lortzen eta [...]

10 2018.05.10

Jardunaldi erabakigarria eta irekitako frente asko laubururentzat

2018-05-10T21:35:01+02:0010/05/2018|Tags: |

Ostiral gauan Olatz Artolak gidatutako emakumezkoen taldeak Trintxerpe jasoko du Belabietan 21:00etatik aurrera; jokoan ligako titulua lortzeko play-offaren finalean toki bat. Larunbat goizean infantilak Gipuzkoako txapelketaren finala jokatuko dute Intxaurrondoko Mons kiroldegian; Zarautz AF izango du aurkaria eta 12:00etan izango da. Huek ere, ligako titulua dute jokoan eta maiatzaren 27an Arrasaten burutuko diren Euskadiko eskolarteko jokoetan parte hartzeko aukera ere bai. Euskadiko Kopan finalaurrekoaren itzuliko partida Belabietan jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak; larunbatean 16:00etan. Moratuek aurreko asteburuan Bilbon 2-4ko emaitzarekin irabazi ostean, bi goleko abantailarekin hasiko dira jokatzen, eta maiatzaren 19an finala jokatu ahal izateko beste garaipen bat erdiesten [...]

8 2018.05.08

Lauburu Ibarra Mahalak abantaila lortu du Euskal Koparen finalaurrekoan

2018-05-08T10:50:26+02:0008/05/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak 2-4ko emaitzarekin garaitu zuen Gora Bilbao jubenilen Euskal Koparen finalaurrekoetan eta maiatzaren 19an jokatuko den finaletik hurbilago kokatu da. Ibartarrak oso partidu serioa jokatu zuten hasieratik bukaeraraino eta Belabietara abantaila eraman nahi izan zuen talde bat gainditu zuen. Bizkaitarrak beren pistaren erdian kokatu ziren, ibartarren akatsen zain geratu eta trantsizioetan ekintza arriskutsuak sortzeko. Aitor Arevaloren mutilentzat izan zen baloiaren jabetza partiduaren hasieran eta jokoaren alderdi desberdinak kontrolpean zituzten. Aste batzuk lehenago kantxa berean jokatu zuten partidua entrenamenduetan analizatu ostean, moratuek abiadura handia eman zioten baloiari lehenengo minutuetan. Bertakoek moratuen defentsak doitzeko arazoak zituzten eta lehenbiziko hurbilketak ibartarrenak [...]

2 2018.05.02

Derbia irabazita, hirugarren postua erdietsi du Lauburu Ibarra Mahalak Jubenilen Ohorezko Mailan

2018-05-02T08:15:27+02:0002/05/2018|Tags: , |

Ligako azken jardunaldiko norgehiagokan Lauburu Ibarra Mahalak 3-1 irabazi zion Eskoriatzari eta emaitza honekin hirugarren postuan kokatua amaitu dute liga ibartarrak. Berdinketa bakarrarekin bigarren buelta bikaina burutu du Lauburuk, baina lan asko egin behar izan zuen larunbatean, 40 minutuetan zehar partida ona egin zuen Debagoienako talde borrokalari hau gainditzeko. Giro bikainaz gozatu genuen larunbatean Belabietan, bi taldeak partidua irabazteko xedez sartu ziren kantxara, denboraldia prestigioko garaipen batekin amaitzeko asmoz eta bi jarraitzaileak nor bere taldearekin iraulita egon zelarik. Bi taldeak baloia pistaren hiru laurdenetan estutzen zutela hasi zen partidua. Arevaloren taldea izan zen erasoan aurrea hartu zuena lehenengo unetan, lehenbiziko [...]

26 2018.04.26

Bigarren buelta bikain hau garaipenarekin ixtea merezi du Lauburu Ibarra Mahalak

2018-04-26T10:03:33+02:0026/04/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak ligari amaiera emango dio larunbatean Eskoriatza KE taldearen kontra jokatuko duen partiduarekin. Belabietan izango da 16:00etan. Aitor Arevaloren mutilak bigarren buelta bikain bat burutu dute, partidu bakar bat ere galdu gabe eta puntu bat bakarrik galduta, eta larunbatean laugarren postuan dagoen taldearen kontrako norgehiagoka zail bat irabazten saiatuko dira. Bi taldeak puntu bateko aldea besterik ez dutenez, derbi polita eta bizia izango da. Ibartarrak 42 puntu dituzte eta Eskoriatzakoek 41; bisitariek 18 jardunaldietan zehar ibartarren aurretik egon dira, pasa den asteburuan Lauburu aurreratu zen arte. Hauek irabaziz gero, hirugarren postura itzuliko lirateke. Mikel Alcaidek gidatutako taldea oso [...]

25 2018.04.25

Lauburu Ibarra Mahala hirugarren postura igo da Ohorezko Mailan

2018-04-25T11:18:45+02:0025/04/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra MahalaK 1-2 irabazi zion Kantabriako MarRock taldeari igandean, eta liga amaierarako jardunaldi bakarraren faltan puntuak gehitzen jarraitzen du. Aurkariak garesti saldu zuen porrota, bere publikoari irudi bikaina emanez, eta ibartarrak lan asko egin behar izan zuten garaipenaren alde. Garaipen berri honekin 42 puntu gehitu dituzte moratuek. Ibartarrak oso bizi hasi ziren, baloiaren zirkulazio bizkorrekin lehenengo aukerak sortuz, baina lehenbiziko minutu hauetan tokiko atezainak lan bikaina egin zuen, bisitariak markagailuan aurretik jartzea ekidinez. Kantabriako taldea, erasoan 3-1eko joko eskemarekin hasi zen eta banakako defentsa batekin pista erdian. Bisitarien akatsen bat espero zuten kontran atera eta bere jokalarien abiaduraz baliatzeko. [...]

19 2018.04.19

Torrelavega, Lauburu Ibarra Mahalak liga erregularrean egingo duen azken bidaia

2018-04-19T08:04:25+02:0019/04/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahalak Torrelavegara (Kantabria) bidaiatuko du igandean, 13:00etan bertako MarRock taldearen kontra jokatzeko. Moratuek, 19 urtez azpiko Espainiako txapelketaren ondorioz aste bat egon dira jokatu gabe eta denboraldia amaitzeko bi jardunaldien faltan itzuliko dira txapelketara. Aitor Arevaloren mutilak denboraldi amaiera on bat egiteko ilusioarekin jarraitzen dute eta horretarako igandeko aurkaria gainditu beharko dute. MarRock bederatzi punturekin azken aurreko postuan kokatua badago ere, irabazten saiatuko da era guztietara. Kantabriarrek bi garaipen egin dituzte etxean (Gora Bilbao eta Rodilesen aurka), eta kanpoan beste bat (Otxartabe); guztira 51 gol markatu eta 100 jaso dituzte. Ibartarrak aldiz, 72 gol markatu eta 50 jaso [...]

Go to Top