7 2017.11.07

Joko ona, baina emaitza txarra Lauburu Ibarra Mahalak

2017-11-07T17:27:36+01:0007/11/2017|Tags: |

Lauburu Mahala Ibarrak 6-1eko porrota mingarria jasan zuen Castroren kontra, honela etxetik kanpora norgehiagokarik irabazi gabe jarraitzen dutelarik. Lehenengo zati ikaragarria jokatu zuten Ibarrako gazteak, baina golei dagokionez, batere zorterik ez zuten izan. Partidaren hasiera ikusgarria izan zen, irteera elektrikoa egin zuten Aitor Arevaloren mutilak eta Castrokoak erraz gainditu zituzten intentsitatean eta jokoan; lauko sistema, lerroen arteko jokoaren nagusitasuna eta triangulazio ikusgarriak egin zituzten. Sei haina jaurtiketa egin zituzten lehenbiziko lau minutuetan, baina 1XP, 2X1eko ekintza garbiak zein posiziozko eta estrategia erasoak amaitzen ez zuten asmatu. Tokiko taldeak, gainean zuena ikusita eta bisitarien erasoaldia geldiarazteko, hutsartea eskatzea erabaki zuen. [...]

6 2017.11.06

Lauburu honek guztiarekin ahal du (1-2)

2017-11-06T08:04:04+01:0006/11/2017|

Ibarra etxetik kanpora puntuak gehitzen jarraitzen du eta atzo arratsaldean, galdu gabe jarraitu ahal izateko, Gimnástica Construcciones Coboren kantxa zailean gailendu behar izan zuen. Talde honek kalitateaz gain eskarmentu handiko jokalariak ditu, horregatik, atzoko garaipenak distira berezia izan zuen. Denboraldi batzuk pasa dira Lauburuko lehenengo taldeak Kantabrian azkena jokatu zuenetik eta moratuek laster utzi zuten garbi, atzoko bisita ez zela kortesiazko bisita bat. Ibartarrak ez ziren kokildu ez aurkariagatik ezta Torrelavegako kantxa ederragatik ere, eta haserako sakean bertan sortu zuten lehenbiziko arrisku aukera. Dani, Aitzol eta Andoni Agirrezabalaren artean egindako konbinazio azkar baten ostean Oihanek hartu zuen bigarren zutoinean. Isaac [...]

3 2017.11.03

lauburu Mahalak Castro Urdiales CFS liderra bisitatuko du

2017-11-03T16:23:08+01:0003/11/2017|

Lauburu Mahala Castro Urdialesera joango da larunbatean egungo liderraren aurka neurtzera. Kantabriarrak lautik lau norgehiagoka irabazita bloke sendo bat osatzen dute eta pilatutako lan asko gehienbat klubaren azpiko kategorietan burutzen duten lan bikainari esker. Moratuek ilusioarekin daude eta Castroko taldea gainditzeko gogoarekin; horretarako lan handia egin beharko dute eta azken partidetan erakutsi duten gorako joera horrekin jarraitu. Ibartarrak azken urteko jokalaririk ez dute lantaldean, baina kolektiboa astetik astera ari da hazten eta ahalik eta lehiakorrena izatea iristeko, beharrezkoa duen heldutasuna lortzen. Lesioak direla eta, Arevaloren mutilentzat aste zaila izan da, bost jokalari artatu behar izan baitira arrazoi desberdinak medio. [...]

2 2017.11.02

Torrelavegara bidaia bisitari bezala bolada onarekin jarraitzeko

2017-11-02T17:08:43+01:0002/11/2017|

Datorren larunbatean, hilak 4, moratuek Kantabriako Construcciones Cobo taldearen aurrean neurtuko dira, Torrelavegako kantxan. Cobo kantabriarra kategoria honetara igo berria denez, lehenengo aldiz neurtuko dira bi taldeak. Honek ez du esan nahi Laubururentzat partida erraza izango denik, alderantziz; Kantabriakoak taularen goiko aldean kokatu nahi dutela erakutsi dute jada, lortutako emaitzekin. Egun hirugarren postuan daude, liderretik bi puntura baino ez. Azken jardunaldian Segorberi bere kantxan irabazi zion 3-7ko emaitzarekin, bertan, duten jo bikain hori erakutsi zutelarik. Zortzi jardunaldietan zehar aldeko 43 gol sartuta, kategorian gol gehien sartu duen taldea izatea ez da kasualitatea. Laburuk azken jardunaldian etxean lortutako garaipen balsamikoaren ostean [...]

1 2017.11.01

Partida serio bat eta ohorezko mailaren garaipena

2017-11-01T09:17:03+01:0001/11/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak 5-2 irabazi zion Asturiasko Siero taldeari pasa den larunbatean Belabietan jokatu zen norgehiagokan. Merezi gabeko porrota jasan ostean, moratuek, beroketan bertan konplikazioak sortu ziren partida bat aurrera ateratzea lortu zuten (Asier Colasek, baloiarekin borrokan zebilela, kolpe bat jaso eta partidatik kanpo geratu behar izan zuen). Ezin hobeto hasi zen neurketa Aitor Arevaloren mutilentzat, baloia abiaduraz eta kriterioarekin mugitzen zuten Asturiaskoen defentsaren aurrean. Laugarren minutuan talde guztiaren artean burututako konbinazio eder batekin Aitor Sanchezek etxekoentzat lehenengo gola izango zena sartu zuen. Bisitariek pibotean baloiak sartuz oinarritu zuten beren jokoa, moratuen defentsari bizkarrez irabaziz eta posizio eta estrategia [...]

31 2017.10.31

Kale edo bale

2017-10-31T08:12:35+01:0031/10/2017|Tags: |

Pena. Azken segundoan jasotako golagatik hiru puntuak galdu zituzten Lauburuko neskek igandean Eskoriatzaren kontra. Partidaren domeinua izan zuten ibartarrek, lehen minututik azkeneraino. Baloiaren jabetza totala izan zuten eta gol aukerak bata bestearen atzetik, jarraian. Kosta egin zitzaien lehen gola sartzea. Lehen zatiaren hondarrean iritsi zen, Lucia  Zumetaren jaurtiketa bat medio. 0-1 emaitzarekin bukatu zen lehen erdia. Joko ona egiten ari ziren Lauburukoak, oso ona. Bigarren zatia gisa berean hasi zen, baloiaren jabetzarekin eta gol aukera garbiekin. Horren garbia izan ez zena aurkarien jokoa izan zen. Zikina, epaileak partidari hasiera eman zionetik. Ibartarrek tenple handia izan zuten arren, bigarren zatiaren [...]

29 2017.10.29

Lauburuk garaipena aurkitu du berriro (6-2)

2017-10-29T22:22:52+01:0029/10/2017|Tags: , , , |

Premia handiena zuenean aurkitu zuen berriro Ibarrak garaipenaren bidea. Partida bikain batean, Alfredo Hualderenak norgehiagokaren hainbat esparruetan ederki moldatu ziren, erasoan bereziki, eta afizioak gozatzeko hainbat konbinazio eskaini zituen. Hobetzeko, atearen aurreko irmotasun falta hori aitatuko genuke, eta ia menperatua zegoen aurkaria berpiztu izana, partidan birritan sartzea lortu zuelarik. Laburbilduz, datozen neurketei begira lanean jarraitzeko bidea leuntzen duen garaipen baltsamikoa izan zen. Kantxa erditik gora estutzen saiatzen zen aurkariarekin aurkitu zen Lauburu. Hasierako posizio honek ez zituen, hala ere, ustekabean harrapatu moratuak; eroso sentitu ziren baloiarekin eta eraso jokoa antolatzen asmatzen zuten. Honela, lehenengo minutura iritsi aurretik Ibartarrak jada, Aitzol [...]

26 2017.10.26

Garaipenak bakarrik balio du

2017-10-26T23:53:26+02:0026/10/2017|

Datorren larunbatean, hilak 28, berriro areto futbolaz gozatzeko parada izango dugu Belabietan. Oraingoan, lehenengo taldea Las Fuentes talde aragoiarraren aurrean neurtuko da. Bisitaria, bi garaipenekin 6 puntu lortu eta sailkapenaren erditik beherako aldean kokatua dago. Lehenbiziko garaipena Errioxako Nalda taldeari bere etxean irabazita lortu zuen, eta bigarrena, Colo Colo ahalguztidunaren aurrean egin zuen, kantxa propioan. Iaz, 2.B kategorian lehen aldiz jokatzen zutelarik, liga 33 punturekin 12. Postuan amaitzea lortu zuten; aurtengo denboraldian jarraitzen duten helburu bera. Bestalde, Lauburun aste mogitua izan da, jendea entrenamenduetara biltzeari dagokionez behintzat; alde batetik, Garmenen bajari Javi Saldiserena gehitu zaio, eta bestetik, taldeko hainbat [...]

25 2017.10.25

Ulertezina, Lauburu Ibarra Mahalaren porrota

2017-10-25T08:12:58+02:0025/10/2017|

Lauburu Mahala Ibarra, jubenilen ohorezko mailak, Bilboko Otxartabe taldearen aurka 3-1 galdu zuen ligako hirugarren jardunaldian. Aitor Arevaloren mutilak, hasieratik bukaeraraino partida kontrolatu bazuten ere, azken metroetan inolaz ere ez asmatzeak, batere merezi gabeko porrota gogorra eta krudela ekartzea eragin zuen. Ibartarrak oso bizi hasi ziren, jokoan estutzen eta lehenengo txistutik partidaren bila zihoazela erakusten. Hasierako unetan jada, gauzatu ez ziren hiru gol aukera izan zituzten; moratuek aurkariaren defentsa erraz eraisten zuten, baina atearen aurrean hartutako okerreko erabakiak edota egindako jaurtiketa okerrak medio, emaitza geldirik mantentzen zen. Tokiko taldearen jokoa pibotarekin erasotzean oinarritzen zen eta moratuen defentsari bizkarrez hartzean, baina [...]

24 2017.10.24

Lauburuko emakumezko seniorrak hiru puntuak eskuratu zituzten ligako lehenengo partidan (4-1)

2017-10-24T08:22:52+02:0024/10/2017|

Iazko zenbakien bueltan marraztu dute emakumezko seniorren denboraldia:  zazpi talde eta hiru buelta. Atzo, ostiralarekin hasi zen zenbakien dantza eta Lauburukoek lehen hiru puntuak lortu zituzten Trintxerperen aurka 4-1 irabazita. Belabietako harmailetan ere iazko argazki berbera atera zezaketen neskek, ohiko zale kopurua bildu baitzen. Gutxi, baina gertukoak. Partidua hasiera-hasieratik kontrolpean izan zuten etxekoek. Trintxerpekoen presiotik irteteko ibartarrak bizi mugitu ziren. Espazio hutsak bilatu zituzten eta mugimenduetan asmatu zutenez, baloia azkar ateratzen zuten erasoan. Gol aukera ugari izan zituzten eta horietako hiruk atea ikusi zuten. Bi estrategia jokaldietan sartutakoak izan ziren. Lehen zatia bukatzear zela, talka egin zuten bi jokalarik eta [...]

Go to Top