Etxetik kanpora lortutako lehen garaipena
Lauburu Ibarra Mahalak 1-8 irabazi zion igandean Valle del Ebro errioxar taldeari, bere ligako hamargarren jardunaldian. Talde moreak partida serio bat jokatu zuen zentzu guztietan eta garaipen garrantzitsua ekarri zuen Logroñotik.Ibartarrak espero ez zuten planteamendu oldarkor bat erakutsi zuen bertako taldeak norgehiagokaren hasieran; errioxarrek pistaren hiru laurdenetan estutzen zuten baloia ostu eta ate morera hurbildu nahian. Ibarrako taldea berriz, bere konbinazio-jokoari leial, presiotik ongi ateratzen zen eta lehenengo aukerak sortzen hasi zen. Zazpigarren minutuan aurreratu ziren markagailuan moreak, baina epaileak baliogabetu egin zuen gola, bideoan ere ikustea zaila egiten den falta batengatik. Jokalari moreak, behera etorri beharrean, baloiarekin erritmo bizia [...]