Lauburu Ibarra Mahalak Zierbena jasoko du Belabietan

Larunbatean izango da, 16:45etik aurrera; talde moreak Zierbena jasoko du Belabietan bere ligako hemeretzigarren jardunaldian. Ibartarrak azken bi jardunaldietan seitik sei eginda, ligako hirugarren sailkatua menderatzeko lan zaila izango dute aurrean. Bizkaiko taldea denboraldi bikaina ari da burutzen. Ligako sailkapenean galipoak 36 puntu dituzte, 85 gol aldeko eta 65 kontrako. Datuak konparatuz gero, ibartarrek 12 gol gutxiago sartu dituzte eta aurkaria baino bat gutxiago jaso. Larunbateko norgehiagokarako, Arevalok ezingo du [...]

Lauburu Ibarra Mahala hiru punturekin itzuli da kantabriatik

Lauburu Ibarra Mahalak 0-6 irabazi zion Mar Rock talde kantabriarrari ligako hemezortzigarren jardunaldian eta denboraldiaren amaierarako konfiantza irabazten joateko garaipen bat gehiago pilatu du. Talde moreak jokoaren alderdi guztietan partida on bat burutu zuen eta norgehiagoka menderatu hasieratik bukaeraraino. Moreek egindako jaurtiketen kopurua kontuan hartuta emaitza motz geratu zen. Ibartarrena izan zen lehenengo sakea eta zazpi segundora jada egurrean jo zuen jaurtiketa bat egin zuten. Arevaloren mutilak konbinazio bizkorrak egiten [...]

2019-03-11T18:39:03+01:0011/03/2019|Tags: , , , , |

Bolada txarrari amaiera emateko aukera berri bat

LAUBURU IBARRA MAHALA - CASTRO URDIALES CFS Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko du Lauburuk Castro Urdialesen kontra larunbatean. 17:45etik aurrera izango da eta Belabietako pistan jokatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian neurtuko dira bi taldeak. Emaitzei dagokienez, antzeko krisialdia pasatzen ari dira bi taldeak eta norgehiagoka hau zulotik ateratzeko aukera bikaina izango da bientzat. Kantabriarrak ligako egungo txapeldunak dira eta urteetan bi klubak izan duten lehiakortasunak norgehiagoka intentsitate eta [...]

Ohorezko maila punturik gabe geratu da partida on batean

Lauburu Ibarra Mahalak 4-3 galdu zuen Gora Bilbaoren kontra eta bere laugarren porrota jarraian gehitu du azken honekin. 1-3 irabazten joan ziren moreak, baina ezin izan zuten bigarren zatian lortutako bi golen errenta mantendu eta xehetasunetan erabaki zen norgehiagoka parekatu bat galtzen amaitu zuten. Ibartarren aldeko sakearekin hasi zen neurketa; lehenengo ekintzetan bertako taldearen atera hurbilketa batzuk egin ondoren, aurkaria izan zen markagailuan aurreratu zena hirugarren minutuan, jokaldia osatzeko [...]

Aurkariaren eraginkortasunaren aurrean erori egin zen Lauburu Ibarra Mahala

LAUBURU KE IBARRA MAHALA - CD OTXARTABE Lauburu Ibarra Mahalak 4-8 galdu zuen Otxartaben aurrean, honela bere hirugarren porrota jarraian gehitu duelarik. Aitor Arevaloren mutilak lehenengo bi sailkatuen kontra jokatutako partida onetik zetozen, baina orduan erakutsitako maila dezente jaitsi zuten eta ate aurrean eraginkorragoa izan zen talde bizkaitarraren aurreran erori ziren. Norgehiagoka ez zen bertako taldearen aldeko hasi, 30 segundora baloia galdu eta bisitariek 0-1ekoa egin baitzuten. Aurkaria erasorako [...]

Dinamika ona berreskuratzera itzuliko da Belabietara Lauburu Ibarra Mahala

LAUBURU IBARRA MAHALA - CD OTXARTABE Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean, 18:30etik aurrera. Ibartarrak CD Otxartabe bizkaitarra jasoko dute Belabietan, ligan bosgarren postuan kokatzen dena eta bikain lehiatzen ari den taldea, hain zuzen. Aitor Arevaloren mutilak, lehenengo eta bigarren sailkatuen aurrean porrot bana jasan ostean, ligako sailkapenean goraka igotzen jarraitzeko dinamika positiboa berreskuratzera aterako dira kantxara. Joaneko partidan 10-4 galdu zuten moreek, jokoan gutxiago izan [...]

Ozta-ozta ibili da, baina ezin izan da (2-1)

XOTA C.D.F.S - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-1 galdu zuen Osasuna Magnaren etxean, bigarren itzuliko lehenbiziko jardunaldian. Defentsa arloan norgehiagoka osatu bat burutu zuten, eta aldeko emaitza lortzeko zorian egon ziren bigarrenaren kontra. Bertako taldearen nagusitasunarekin hasi zen norgehiagoka, ibartarrak defentsa desberdinak txandakatzen zituzten eta baloia intentsitatearekin estutuz nafarren jokoan akatsak sortzen zituzten. Talde nafarrak lehenengo lerroan intentsitate maximoarekin babesten dute, hala, erasoan lauko jokoa eta 3-1ekoa [...]

Lauburu Ibarra Mahalak bigarren itzulia Irurtzunen hasten du Xotaren aurka

Lauburu Ibarra Mahalak bigarren itzuliko lehenbiziko norgehiagokari egin beharko dio aurre larunbatean, 18:30ean. Pasa den asteburuan liderraren aurrean galdu ostean, Xota moduan ezagutzen den Osasuna Magna talde nafarraren kontra jokatuko dute. Irurtzungo talde hau bigarren postuan kokatua dago ligako sailkapenean, AD San Juan talde liderrak dituen puntu kopuru berarekin. Joaneko norgehiagoka oso paretsu joan zen eta Aitor Arevaloren taldea garaipena eskuratzeko zorian egon zen, baina azken uneetan lortutako 3-4eko [...]

2019-01-17T19:12:52+01:0017/01/2019|Tags: , , , |

OJM Lehenengo itzuliaren amaiera zaila

  SAN JUAN AD - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak ligako lehenengo itzuliaren azken jardunaldia jokatuko du datorren larunbatean. Aitor Arevaloren mutilak Iruñeara joango dira ligako egungo liderra den AD San Juan taldearen aurrean neurtzera. 17:00etan izango da eta liga hasieratik pitzadurarik erakutsi ez duen taldea garaitzen saiatuko diren gazte hauentzat froga bikaina izango da norgehiagoka hau. Javier Viedmak gidatzen du Iruñeako talde honek, 11 garaipen eta berdinketa [...]

Lauburu Ibarra Mahalak laugarren garaipena jarraian egin du (3-2)

Lauburu Ibarra Mahalak 3-2 irabazi zion Eskoriatzari, norgehiagoka honekin bere laugarren garaipena jarraian egin zuelarik. Ibartarrak azken asteetan izandako emaitza onak medio, moral altuarekin iritsi ziren norgehiagoka honetara, baina bi taldeen arteko lehiak intentsitate handiarekin jokatzea eragiten du, exijentzia maila handituz; Gurru kapitainaren azken orduko bajak, gainera, zailtasun-plus bat gehitu zion neurketari. Bisitariek partida estutzen hasi ziren, 3-1eko jokoarekin eraso eginez eta 1x1eko ekintzak bilatzen, ibartarrak gainditu nahian. Arevaloren mutilak [...]

Go to Top