11 2018.12.11

Etxetik kanpora lortutako lehen garaipena

2018-12-11T20:07:35+01:0011/12/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 1-8 irabazi zion igandean Valle del Ebro errioxar taldeari, bere ligako hamargarren jardunaldian. Talde moreak partida serio bat jokatu zuen zentzu guztietan eta garaipen garrantzitsua ekarri zuen Logroñotik.Ibartarrak espero ez zuten planteamendu oldarkor bat erakutsi zuen bertako taldeak norgehiagokaren hasieran; errioxarrek pistaren hiru laurdenetan estutzen zuten baloia ostu eta ate morera hurbildu nahian. Ibarrako taldea berriz, bere konbinazio-jokoari leial, presiotik ongi ateratzen zen eta lehenengo aukerak sortzen hasi zen. Zazpigarren minutuan aurreratu ziren markagailuan moreak, baina epaileak baliogabetu egin zuen gola, bideoan ere ikustea zaila egiten den falta batengatik. Jokalari moreak, behera etorri beharrean, baloiarekin erritmo bizia [...]

26 2018.09.26

Jubenilen Ohorezko Mailako Lauburu Mahalak Belabietan hasiko du liga

2018-09-26T19:50:15+02:0026/09/2018|Tags: , , , , |

Jubenilen Ohorezko Mailaren denboraldi berriaren hasiera kategoriaren berregituratzeak markatu du, hirugarren multzoak nozituko ez duen jaitsiera proposamen bortitz bat medio, 19/20 denboraldian 10 multzo izatetik 8 izatera pasako baita. Gazte ibartarrak, kamiseta morearen alde, jarraian egingo duten bosgarren denboraldia izango da; iparraldeko zonako multzoa berreskuratu zenetik klubak egindako apustua izan da eta talde faltagatik multzoa ez desagertzeko lanean egindako esfortzua izugarria izan da. Zorionez, egungo denboraldian  eta bost urte hauetan lehenbiziko aldiz, Jubenilen Ohorezko Mailako hirugarren multzoak 14 talderen presentzia izango du. Bost urte hauetan ez da dena sakrifizioa izan moreentzat, ligako bi titulu eta Espainiako Jubenilen Txapelketan bi [...]

23 2018.09.23

Berriro galdu du Lauburu Mahalak liga hasi aurretik

2018-09-23T20:07:06+02:0023/09/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Mahala Ibarrak 9-0 galdu zuen aurre-denboraldiko azken norgehiagokan San Juan taldearen kontra. Ibartarrak kategoriara egokitzen ari dira oraindik, denbora behar dute eta lan handia, nafarren profileko taldeen kontra lehiatu ahal izateko, ligako titulua lortzeko hautagaiak dira-eta. Talde nafarra ongi armatutako kolektiboa da, jokalari teknikoez osatua; partidetan presentzia fisikoa lan taktiko on batetik uztartzen dute eta ezaugarri horrek, egun, zaildu egiten die ibartarrei iruindarren kontra jokatzea. Norgehiagoka 4-0 amaitu zen lehenengo zatian. 17. minutura arte markagailua 1-0ean mantendu zen, eta denbora horretan ibartarrak partida ordenatua burutu zuten defentsari dagokionez. 50 segundo [...]

19 2018.09.19

Urrats bat gehiago Lauburu Mahala Ibarrarentzat

2018-09-19T19:32:51+02:0019/09/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Mahala Ibarrak larunbatean 10:30ean jokatuko du bere aurre-denboraldiko hirugarren norgehiagoka; Iruñean izango da, AD San Juan – Donibane KE taldearen kontra. Aitor Arevaloren mutilak Ibarran jokatu zuten orain bi aste talde honen aurka, eta 0-6 galdu zuten. Nafarrek hobeak izan ziren eta markagailua bien artean dagoen tartearen isla izan zen. Talde nafarrak erregistro bikainak burutu ditu aurre-denboraldian, Iruñean bertan, Ribera de Navarra taldearen kontra egindako neurketan lortutako 13-1eko emaitza azpimarratzekoa izan zelarik. Erregistro hauek ikusita, kategoriako talde asko aztoratu dira, denboraldi honetan titulua lortzeko hautagai moduan ikusi dute-eta. Entrenatzaileak honela zioen: “Egunez egun hobetzen ari gara, eraso zein defentsa [...]

24 2017.11.24

Lauburu Mahalak ez du amore emango Belabietan

2017-11-24T08:46:05+01:0024/11/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarra CD Gora Bilbao taldearen aurrean neurtuko da larunbatean Belabietan, 16:00etatik aurrera. Bilbotarrak, hiru punturekin, azken aurreko postuan daude sailkapenean; talde erasokorra da, estatistikek halaxe erakusten dute. Orain arte jokatutako 6 jardunaldietan 28 gol sartu dituzte, hau da, partidako lau gol baino gehiago. Bestalde, 33 gol jasan dituzte, partidako bost gol baino gehiago. Asteburuko norgehiagokan azken unera arte zalantza izango dira Liher eta Paul Rueda, biak Klubeko fisioterapeutarekin dabiltza lanean, dituzten molestiak osatu nahian. Entrenatzaileak balorazio hau egin du: “Partidu tranpa izango da, multzoan talentu gehien duen taldearen aurrean baikaude. Erasoan norgehiagoka bikainak jokatu izan dituzte, Castro eta [...]

Go to Top