Lauburu Ibarra Mahalak laugarren garaipena jarraian egin du (3-2)
Lauburu Ibarra Mahalak 3-2 irabazi zion Eskoriatzari, norgehiagoka honekin bere laugarren garaipena jarraian egin zuelarik. Ibartarrak azken asteetan izandako emaitza onak medio, moral altuarekin iritsi ziren norgehiagoka honetara, baina bi taldeen arteko lehiak intentsitate handiarekin jokatzea eragiten du, exijentzia maila handituz; Gurru kapitainaren azken orduko bajak, gainera, zailtasun-plus bat gehitu zion neurketari. Bisitariek partida estutzen hasi ziren, 3-1eko jokoarekin eraso eginez eta 1x1eko ekintzak bilatzen, ibartarrak gainditu nahian. Arevaloren mutilak pistaren ¾ eta ½ txandakatzen zituzten defentsak, baloia osteko eta kontrara ateratzeko asmoz. Norgehiagokaren hirugarren minutuan bisitariek aurreratzea lortu zuten, kanpoko jaurtiketa on bat Javi Ayerbek babestutako eskuadratik sartu zutenean. [...]