Garaipen berri bat lortu du Lauburu Mahalak Bilbon Goraren kontra
Lauburu Ibarra Mahalak 2 eta 5 irabazi zion Gora Bilbao Red Blue taleari oso lehiatua izan zen partidu batean, eta honekin galdu gabeko hamabigarren jardunaldia gehitzen du taldeak. Hainbat jokalariek astean zehar izan dituzten minen ondorioz aste zaila izan da, baina moratuek laneko arropa jantzi eta hasierako minutuetan kontra jarri zitzaien partidu bat erremontatzea lortu zuten. Baloia tokikoentzat izan zen hasieran, eta bisitariek bitartean, baloia pistaren hiru laurdenetan eta pista erdian estutzen zuten. Bertako taldea teknika zein taktika aldetik asko hobetu da eta garbi izan zuen hasieratik norgehiagokaren planteamendua, bandako sakea ateratzean edo baloia berreskuratzean markak oso estuak zirenean, [...]