Azken txanpan Lauburuk lidergoan jarraitzen du
Lauburuko emakumezkoen taldeak bizilagunen kontra jokatu zuten pasa den igandean, eta Belabietan neurtu ziren, nahiz eta moratuak bisitariak ziren. Orixeri 2-7 emaitzarekin irabazita beste hiru puntu eskuratu zituzten. Partidua lo hasi zuten Ibarrako neskak. Kosta egin zitzaien martxa hartzea. Markagailuan aurrea hartu zuten arren, berehala etorri zen 1-1 berdinketa. Orixekoek ondo bilatzen zituzten espazioak, baina ibartarrak markagailua estu ikustean bizitu egin ziren. Orduan joko dinamikoagoa egiten hasi ziren eta lehen zatia 1-4 emaitzarekin amaitu zen. Bigarren zatian hobeto aritu ziren. Orixekoek 2-4koarekin tartea murriztu arren, joko aldetik erosoago aritu ziren bisitariak eta holaxe etorri ziren partidua erdietsi zuten hiru golak. [...]