Garaipen berri batekin Lauburu Mahala hobetzen
Lauburu Mahala goraka doa bere hobekuntzan; Gora Bilbaori 7-4ko emaitzarekin irabazi zion ligako zortzigarren jardunaldian. Moratuek Liher, Paul eta azken unean Oierren bajekin, eragozpenak gainditu zituzten eta lehenengo zatian egindako joko bikainari esker, aurkaria menderatu zuten, baina Belabietan irudi oso ona eskaini zuen arerioa izan zen. Azken partiduak hasi diren antzeko tonikarekin hasi zen hau ere, ibartarrak pistaren hiru laurdenetan presionatzen, aurkariaren atean baloiak ostu nahian ta eraso posizionalean ohiko lauko joko dinamikoa ezartzen. Lehenengo unetan ibartarrak nagusitu ziren, estrategia ekintzen bidez, arrisku egoerak jarraian sortuz; arratsaldeko lehenbiziko tantoa lortzeko ozta-ozta egon ziren, baina baloiak ez zuen sartu nahi [...]