LARUNBAT BAT GEHIAGO, BAINA EZ EDOZEIN LARUNBAT
Larunbatean etxean izango gara, berriro 18:30ean, eta CD Otxartabe talde bilbotarraren bisita jasoko dugu. Larunbat bat gehiago izan arren, ez da edozein larunbat. Izan ere, denboraldi hasieratik Belabieta betetzeko asmoz zuzendaritza batzordetik martxan jarri ditugun ekimenen arrakasta ikusita, oso larunbat berezia antolatu dugu. Ideiak betiko ildoari jarraitzen dio: batetik, zaleei areto futboleko ikuskizun on bat eskaintzea eta, bestetik, zale horiek ahalik eta gehien inplikatzea, jokalariei indarra emanez. Hauek dira aurreikusitako jarduerak: 17:30: Klubeko talde guztien familia-argazkia 2B-ko jokalariek sinatutako baloi ematea joan den asteko argazki lehiaketako irabazleari 18:30: Izarne Sarasola ibartarraren ohorezko sakea Benjaminen partida atsedenaldian Izugarri gustatzen zaigu [...]









