Dinamika ona berreskuratzera itzuliko da Belabietara Lauburu Ibarra Mahala
LAUBURU IBARRA MAHALA - CD OTXARTABE Ligako hamabosgarren jardunaldia jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak larunbatean, 18:30etik aurrera. Ibartarrak CD Otxartabe bizkaitarra jasoko dute Belabietan, ligan bosgarren postuan kokatzen dena eta bikain lehiatzen ari den taldea, hain zuzen. Aitor Arevaloren mutilak, lehenengo eta bigarren sailkatuen aurrean porrot bana jasan ostean, ligako sailkapenean goraka igotzen jarraitzeko dinamika positiboa berreskuratzera aterako dira kantxara. Joaneko partidan 10-4 galdu zuten moreek, jokoan gutxiago izan ziren orduan. Otxartabek 75 gol sartu ditu eta 62 jaso; erasoan pibot jokoarekin 3-1 sistemarekin jolasten du eta defentsan marka indibidualak. Bertako teknikoak jokalari guztiak izango ditu eskura larunbatean, eta [...]