14 2018.10.14

Lauburu garaipenaren bidera itzuli da (5-1)

2018-10-14T20:04:00+02:0014/10/2018|Tags: , , , |

Kopako partida galdu eta puntuatu gabe bi jardunaldi egin ondoren, egoera iraultzea behar-beharrezkoa zen, eta helburu nagusia hiru puntuak lortzea izan behar zuen. Horrelaxe atera ziren Alfredo Hualderen mutilak, dinamika aldatuko zutela ziur, eta talde honen izaera ezaugarritzen duen buru-estimu horrekin, Belabietako azken 5-1eko emaitzaz gain, irudi bikaina utzi zuen Alzira bat gainditzeko gai izan ziren. Moreak partidan sartu ziren hasieratik eta horren ondorioz lehenbiziko aukerak sortu ziren. Valentziarrek ibartarren baloi irteeran egiten zieten presioa norgehiagoka guztian, baina ez zuten bertakoen joko ona desegiten, hauek presiotik atera eta aurkariaren atera iristea lortzen zutelarik. Honela iritsi zen arratsaldeko lehenbiziko gola; Aitzolek [...]

7 2018.10.07

Lauburu ez du Pinsequetik puntuk ekartzea lortu (3-1)

2018-10-07T17:46:57+02:0007/10/2018|Tags: , , , , |

Norgehiagoka guztian zehar ongi lehiatu bazuten ere, Alfredo Hualderenak porrota mingarria jasan zuten Pinsequen. Aurkariak lehenengo zatian sartutako bi estrategia-golek Aragoiarren aldera begira utzi zuten balantza. Bertakoen nagusitasunarekin hasi zen partida, biziago atera ziren-eta. Hainbat alditan iritsi ziren Josebaren atera, baina honek trebezia handia erakutsiz, arriskuak alderatzen eta markagailua hutsean mantentzen jakin izan zuen. Gero moreak bere jokoa egiten hasi ziren, zelai propioan landuz eta aurkariaren atera arriskuarekin iritsiz. Lehenbizi Andoni Carlosenak eta ondoren Andoni Agirrezabalak langa jo zuten jaurtiketa bana egin zuten. Pinsequek berriz, korner batean Unaik errematatu eta sarean sartzen asmatu zuen, markagailuan 1-0ekoa ezarriz. Segidan Ibarrako [...]

21 2018.09.21

Lauburuk Otxartabe berritu baten kontrako derbia du aurrean

2018-09-21T15:24:31+02:0021/09/2018|Tags: , , , |

Pasa den asteartean San Juanen kontra lortutako Errege Koparen final-hogeita hamabikorako paseaz gozatzeko denborarik gabe, Lauburuk denboraldiko bere lehenbiziko derbia jokatuko du Bizkaian. Ligako bigarren jardunaldia izango da eta aurkaria Otxartabe. Iaz hirugarren mailan denboraldi bikaina egin eta bigarren postuan amaitu ostean lortu du Otxartabek Bigarren B-ko multzo honetan tokia. Bigarren B-ko multzoen berregituraketak eta talde batzuk kategoria honetan jokatzeari uko egin izanak, igotzeko aukera eman zien bizkaitarrei. Hala ere, ez dugu pentsatu behar kategorian jarraitzeko borrokatuko duen talde bat izango dela, alderantziz; kalitate eta eskarmentu handiko lantaldea osatu du eta, tartean, 1go eta 2. mailan ibilitako jokalariak, Yeray edo [...]

31 2018.07.31

2.B-ko 2. multzoko egutegia, 2018-19 denboraldia

2018-07-31T20:57:17+02:0031/07/2018|Tags: , , , , , |

FEEF-k multzoen izendapena atera du jada, eta honekin batera, gure lehenengo taldeak jokatzen duen Bigarren B Mailaren bigarren multzoko ligako egutegia ere bai. Azkenean 16 izango dira multzo honetan parte hartuko duten taldeak, Aragoi, Nafarroa, Gaztela Leon, Gaztela Mantxa, Valentzia eta Euskadiko Erkidegoak ordezkatuz. Aurpegi berri asko aurkitu ditugu multzo berri honetan. Pasa den denboraldian Las Fuentes, Elorrioko eta Nalda taldeen jaitsieraren ostean, Colo Colo taldearen bigarren mailarako igoera eta Construcciones Cobo taldearen uko egiteak zein Segorberen multzo aldaketaren ondoren, Valentziako Ibi eta Alzira taldeak, Aragoiko AD Sala 2012, Gaztela Leongo Cuéllar eta Euskadiko Otxartabe eta Laskorain taldeak estreinatuko [...]

20 2018.07.20

Carlosena anaiak berrituak, Oihan eta Andoni!!

2018-07-20T15:53:11+02:0020/07/2018|Tags: , , , , , , , |

2018-2019 denboraldiari begira taldearen osaketa lanetan jarraitzen dugu. 2.B taldeko bi jokalarien berritzea jakinarazi nahi dugu, Carlosena anaiak dira jokalari hauek, Oihan eta Andoni, hain zuzen. Kanpaina bikain bat burutu ostean, moratuekin berrituko dute beste urtebetez, beraz bien golez gozatzen jarraitzeko aukera izango degu berriro. Alfredo Hualde entrenatzailearen berritzearen ondoren, Joseba Balerdi, Zuhaitz Garmendia eta Iñaki Peña atezainak eta Aitzol Oiarbide, Jon Garmendia, Alex Alonso, Andoni Zumeta, Andoni Agirrezabala eta Beñat Aldalur jokalarienak etorri dira. Pixkanaka ari gara lantaldea osatzen. Denboraldi historikoa izango da, klubak lehenengo aldiz hartuko baitu parte Errege Kopan.

Go to Top