OJM Lehenengo itzuliaren amaiera zaila
SAN JUAN AD - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak ligako lehenengo itzuliaren azken jardunaldia jokatuko du datorren larunbatean. Aitor Arevaloren mutilak Iruñeara joango dira ligako egungo liderra den AD San Juan taldearen aurrean neurtzera. 17:00etan izango da eta liga hasieratik pitzadurarik erakutsi ez duen taldea garaitzen saiatuko diren gazte hauentzat froga bikaina izango da norgehiagoka hau. Javier Viedmak gidatzen du Iruñeako talde honek, 11 garaipen eta berdinketa bakarren 96 gol sartu ditu eta 29 jaso. Zenbaki hauek erakusten dute ofentsibarako potentzial ikaragarria duela talde honek. Ibartarrek bi lagunarteko jokatu zituzten aurredenboraldian bere kontra; Belabietan 0-6 eta San [...]