10 2019.01.10

OJM Lehenengo itzuliaren amaiera zaila

2019-01-10T19:19:21+01:0010/01/2019|Tags: , , , , |

  SAN JUAN AD - LAUBURU KE IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak ligako lehenengo itzuliaren azken jardunaldia jokatuko du datorren larunbatean. Aitor Arevaloren mutilak Iruñeara joango dira ligako egungo liderra den AD San Juan taldearen aurrean neurtzera. 17:00etan izango da eta liga hasieratik pitzadurarik erakutsi ez duen taldea garaitzen saiatuko diren gazte hauentzat froga bikaina izango da norgehiagoka hau. Javier Viedmak gidatzen du Iruñeako talde honek, 11 garaipen eta berdinketa bakarren 96 gol sartu ditu eta 29 jaso. Zenbaki hauek erakusten dute ofentsibarako potentzial ikaragarria duela talde honek. Ibartarrek bi lagunarteko jokatu zituzten aurredenboraldian bere kontra; Belabietan 0-6 eta San [...]

26 2018.12.26

Lauburu Ibarra Mahalak laugarren garaipena jarraian egin du (3-2)

2018-12-26T21:27:53+01:0026/12/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 3-2 irabazi zion Eskoriatzari, norgehiagoka honekin bere laugarren garaipena jarraian egin zuelarik. Ibartarrak azken asteetan izandako emaitza onak medio, moral altuarekin iritsi ziren norgehiagoka honetara, baina bi taldeen arteko lehiak intentsitate handiarekin jokatzea eragiten du, exijentzia maila handituz; Gurru kapitainaren azken orduko bajak, gainera, zailtasun-plus bat gehitu zion neurketari. Bisitariek partida estutzen hasi ziren, 3-1eko jokoarekin eraso eginez eta 1x1eko ekintzak bilatzen, ibartarrak gainditu nahian. Arevaloren mutilak pistaren ¾ eta ½ txandakatzen zituzten defentsak, baloia osteko eta kontrara ateratzeko asmoz. Norgehiagokaren hirugarren minutuan bisitariek aurreratzea lortu zuten, kanpoko jaurtiketa on bat Javi Ayerbek babestutako eskuadratik sartu zutenean. [...]

11 2018.12.11

Etxetik kanpora lortutako lehen garaipena

2018-12-11T20:07:35+01:0011/12/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 1-8 irabazi zion igandean Valle del Ebro errioxar taldeari, bere ligako hamargarren jardunaldian. Talde moreak partida serio bat jokatu zuen zentzu guztietan eta garaipen garrantzitsua ekarri zuen Logroñotik.Ibartarrak espero ez zuten planteamendu oldarkor bat erakutsi zuen bertako taldeak norgehiagokaren hasieran; errioxarrek pistaren hiru laurdenetan estutzen zuten baloia ostu eta ate morera hurbildu nahian. Ibarrako taldea berriz, bere konbinazio-jokoari leial, presiotik ongi ateratzen zen eta lehenengo aukerak sortzen hasi zen. Zazpigarren minutuan aurreratu ziren markagailuan moreak, baina epaileak baliogabetu egin zuen gola, bideoan ere ikustea zaila egiten den falta batengatik. Jokalari moreak, behera etorri beharrean, baloiarekin erritmo bizia [...]

10 2018.10.10

Lauburu Ibarra Mahalako gazteak ez dute bigarren jardunaldia menderatzea lortu

2018-10-10T22:46:31+02:0010/10/2018|Tags: , |

Lauburu Ibarra Mahala 10-4ko emaitzarekin erori zen ligako bigarren jardunaldian. Kolpe gogorra jaso zuten igande goizean, Aitor Arevaloren mutilak. Astean zehar entrenamendu saio onak eginda gero, talde morea gogotsu abiatu zen partidara, irabazteko asmoarekin, baina aurkaria gehiago izan zen orokorrean eta merezitako garaipena eraman zuen bertako taldeak. Norgehiagoka ez zen ongi hasi ibartarrentzat, zazpigarren minuturako 3-0 galtzen ari baitziren. Ez zuten faltarik egin tarte horretan eta agian, falta taktikoren bat eginez gero gol horiek ekidin zitezkeen. Arevalok hutsartea eskatu ondoren hasi ziren erasoan jokatzen bisitariek, estrategia ekintzetan lehenengo hurbilketa arriskutsuak sortuz. Sei minutu faltan, Iker Zubelzuk markagailuan tartea txikitzea [...]

26 2018.09.26

Jubenilen Ohorezko Mailako Lauburu Mahalak Belabietan hasiko du liga

2018-09-26T19:50:15+02:0026/09/2018|Tags: , , , , |

Jubenilen Ohorezko Mailaren denboraldi berriaren hasiera kategoriaren berregituratzeak markatu du, hirugarren multzoak nozituko ez duen jaitsiera proposamen bortitz bat medio, 19/20 denboraldian 10 multzo izatetik 8 izatera pasako baita. Gazte ibartarrak, kamiseta morearen alde, jarraian egingo duten bosgarren denboraldia izango da; iparraldeko zonako multzoa berreskuratu zenetik klubak egindako apustua izan da eta talde faltagatik multzoa ez desagertzeko lanean egindako esfortzua izugarria izan da. Zorionez, egungo denboraldian  eta bost urte hauetan lehenbiziko aldiz, Jubenilen Ohorezko Mailako hirugarren multzoak 14 talderen presentzia izango du. Bost urte hauetan ez da dena sakrifizioa izan moreentzat, ligako bi titulu eta Espainiako Jubenilen Txapelketan bi [...]

23 2018.09.23

Berriro galdu du Lauburu Mahalak liga hasi aurretik

2018-09-23T20:07:06+02:0023/09/2018|Tags: , , , , |

Lauburu Mahala Ibarrak 9-0 galdu zuen aurre-denboraldiko azken norgehiagokan San Juan taldearen kontra. Ibartarrak kategoriara egokitzen ari dira oraindik, denbora behar dute eta lan handia, nafarren profileko taldeen kontra lehiatu ahal izateko, ligako titulua lortzeko hautagaiak dira-eta. Talde nafarra ongi armatutako kolektiboa da, jokalari teknikoez osatua; partidetan presentzia fisikoa lan taktiko on batetik uztartzen dute eta ezaugarri horrek, egun, zaildu egiten die ibartarrei iruindarren kontra jokatzea. Norgehiagoka 4-0 amaitu zen lehenengo zatian. 17. minutura arte markagailua 1-0ean mantendu zen, eta denbora horretan ibartarrak partida ordenatua burutu zuten defentsari dagokionez. 50 segundo [...]

12 2017.12.12

Lauburu Ibarra Mahala momenturik onenean geratu beharko da

2017-12-12T08:47:20+01:0012/12/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarra gorakako bolada mantentzen du eta larunbatean Kantabriako Mar Rock taldea garaitu zuen 7-3ko emaitzarekin. Jokatutako azken 12 norgehiagoketan pilatutako 10 puntuak gehituz gero, Aitor Arevaloren mutilak joko eta sentsazio onarekin itxiko dute urtea. Moratuek baloia pistaren ¾ etan estutuz hasi zuten norgehiagoka, aurreko lerroetan baloia berreskuratu eta aurkariaren atean amaitzeko ahaleginetan. Aurkariak pista erdian itxaron zien moratuei, hauek akats bat eginez gero, kontra batean ateratzeko aukeraren baten zain. Partiduaren hirugarren minutuan tokikoak aurreratu ziren, taldeko triangulazio on baten ostean Aitor Sanchezek, Gurruk egindako zerbitzu on bat takoiarekin maisutasunez amaitu zuenean. Ibartarrek ekintza bikainak josten zituzten lauko jokoarekin, [...]

8 2017.12.08

Lauburu Ibarra Mahalak Kantabriako Marrock jasoko du Belabietan

2017-12-08T12:34:31+01:0008/12/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak Kantabriako MARROCK C.D. taldearen aurka jokatuko du larunbat honetan, 16:00etatik aurrera Belabietan. Talde honek, orain arte jokatutako zortzi norgehiagoketan bi garaipen eta sei porrot pilatuta, bederatzigarren postua betetzen du. Aitor Arevaloren mutilentzat sailkapenean hiru puntu gehiago gehitzeko eta beren bolada ona luzatzeko aukera ezin hobea izango da. Honek konfiantza irabazten lagunduko die, sailkapenaren goiko postuei begira jarri eta jaitsierako postuetatik urruntzeko. Bi ordu beranduago, Bigarren B Nazionalak bere amets zoragarritik esnatu gabe jarraitzeko aukera bat gehiago izango du. Oraingoan, aurkaria C.D. Escuelas Ciudad de Guadalajara taldea izango da, 18:30ean Belabietan. Etengabeko saioa izango dugu larunbatean Ibarran. [...]

4 2017.12.04

Jardunaldi gozoa izan du klubak asteburuan

2017-12-04T15:40:30+01:0004/12/2017|Tags: , |

Lauburu Mahala Ibarrak banako berdinketa egin zuen Rodilesen kontra Villaviciosan (Asturias). Ibartarrei Liher, Ion Ander eta Paulen bajak, eta partidua hasi aurreko Malkorraren ondoezak, taldearen errotazioan eragin zien, dezente murriztu zuelarik. Moratuek partidu honen garrantziaz jakitun eta errotazioen zailtasunak ikusita, pista erdian jarri zituzten lerroak, tokiko taldearen jokoan akatsak sortzeko helburuarekin. Rodiles taldeak 1x1eko ekintzetan eta pibotean oinarritu zuen bere jokoa. Norgehiagokaren lehenengo aukerak Lauburu Mahalarentzat izan ziren, tokiko defentsari min handia egiten zien sakoneko korteak eginaz, baina Asturiasko atezainaren abileziak markagailua geldirik mantentzen zuen. Ibartarrak defentsan serio agertzen ziren pibotari paseko lerroak itxiz eta esfortzu kolektiboan eskuzabal agertuz. [...]

Go to Top