Lauburu garaipenaren bila joango da aurkari baten aurrean
LAUBURU KE IBARRA – C.D. TAFATRANS VULCANIZADOS RUIZ Lehenengo postuetan kokatzea ahalbidetuko dien 3 puntuak gehitzeko asmoz itzuliko da Ibarrako taldea Belabietara. Horretarako, ligako bi jardunaldietan galdu ez duten hiru taldeetako bat gainditu beharko du, Tafallako Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldea. Pasa den astean Bilbon lortutako merituzko berdinketaren ostean, Alfredo Hualderen mutilek, Belabietan Errege Koparako sailkapenean gozatutakoa oraindik gogoan izango duen afizioari beste poz bat gehiago eman nahiko diote. Antzeko [...]