Torrelavegara bidaia bisitari bezala bolada onarekin jarraitzeko
Datorren larunbatean, hilak 4, moratuek Kantabriako Construcciones Cobo taldearen aurrean neurtuko dira, Torrelavegako kantxan. Cobo kantabriarra kategoria honetara igo berria denez, lehenengo aldiz neurtuko dira bi taldeak. Honek ez du esan nahi Laubururentzat partida erraza izango denik, alderantziz; Kantabriakoak taularen goiko aldean kokatu nahi dutela erakutsi dute jada, lortutako emaitzekin. Egun hirugarren postuan daude, liderretik bi puntura baino ez. Azken jardunaldian Segorberi bere kantxan irabazi zion 3-7ko emaitzarekin, bertan, duten jo bikain hori erakutsi zutelarik. Zortzi jardunaldietan zehar aldeko 43 gol sartuta, kategorian gol gehien sartu duen taldea izatea ez da kasualitatea. Laburuk azken jardunaldian etxean lortutako garaipen balsamikoaren ostean [...]