Goiko postuetara hurbiltzeko aukera izango du Lauburuk
Belabietara itzuliko gara larunbatean, sailkapenaren lehenengo postuak betetzeko deitua dagoen aurkari baten kontra ika-mika zuzen bat jokatzeko asmoz. Kopako norgehiagoka oraindik memorian dugula, Lauburu eta San Juanek berriro elkar ikusiko dute, bien arteko kirol kontuak kitatzeko. Horrela diogu, izan ere, nafarrak kopako norgehiagoka galdu izanaren ordaina jaso nahi izango dutela ziurra delako. Alfredo Hualderen mutilak berriz, sailkapen taulan buru egiten duten taldean sartzeko aukera paregabe moduan ikusten dute norgehiagoka hau. Une hauetan, sei jardunaldi jokatu ostean eta 15 punturekin, San Juan dago sailkapeneko lehenengo postuan. Talde morea, azken bi norgehiagokak irabazita, pixkanaka hurbiltzen hasia da postu horietara, lehenengo hiruetatik [...]