Jardunaldi gozoa izan du klubak asteburuan
Lauburu Mahala Ibarrak banako berdinketa egin zuen Rodilesen kontra Villaviciosan (Asturias). Ibartarrei Liher, Ion Ander eta Paulen bajak, eta partidua hasi aurreko Malkorraren ondoezak, taldearen errotazioan eragin zien, dezente murriztu zuelarik. Moratuek partidu honen garrantziaz jakitun eta errotazioen zailtasunak ikusita, pista erdian jarri zituzten lerroak, tokiko taldearen jokoan akatsak sortzeko helburuarekin. Rodiles taldeak 1x1eko ekintzetan eta pibotean oinarritu zuen bere jokoa. Norgehiagokaren lehenengo aukerak Lauburu Mahalarentzat izan ziren, tokiko defentsari min handia egiten zien sakoneko korteak eginaz, baina Asturiasko atezainaren abileziak markagailua geldirik mantentzen zuen. Ibartarrak defentsan serio agertzen ziren pibotari paseko lerroak itxiz eta esfortzu kolektiboan eskuzabal agertuz. [...]