Lauburu Mahala Ibarra Logroñora joango da larunbatean CD Valle del Ebro taldearen aurka jokatzera, ligako zazpigarren jardunaldi honetan. Bere multzoa bakoitia denez, aurreko astean atsedena egokitu zitzaion, eta aste honetan garaipenaren bidera itzultzeko gogoz ekingo diote berriro ligari.
Castro liderraren aurrean galdu ostean, lesioak zirela eta, taldea murriztua geratu zen; atseden aste hau aprobetxatu dute, Kantabrian jokatutako partida gogor hartatik minez etorri ziren jokalariak osatzen joateko.
Larunbateko norgehiagokan, bihurritu bana dutelarik, Aitor Sanchez eta Asier Colas azken unera arte zalantza izango dira.
Moratuen entrenatzaileak ligako erronka honen aurrean honela hitz egin zuen: “Lehiatzeko gogotsu gaude, Castron jasandako porrota gogorra izan zen, gertatu zen moduan gertatu zelako, baina ildo egokian gaudela pentsatzen jarraitzen dut. Lantaldeak entrenatzeko eta hobetzeko gogoa du eta baloia sartzen hasten den momentuan taldeko konfiantza izugarri igoko da”.
Klubeko zortzi taldeetatik bostek bisitari moduan jokatuko dute asteburuan; hauxe da datorren jardunaldi honetako kartelerak duen ezaugarria. Azpimarratzeko, Bigarren B Nazionalak Santurtzira egingo duen bidaia; etxetik kanpora garaitezina izaten jarraitzea borrokatu beharko du bertan.

KARTELERA

KATEGORIA PARTIDA EGUNA ORDUA TOKIA
2. B SANTURTZI CF – LAUBURU K.E. IBARRA Larunbata 18 18:30 Mikel Trueba (SANTURTZI)
Oho. Jub. VALLE DEL EBRO CD – LAUBURU IBARRA MAHALA Larunbata 18 16:30 Gonzalo de Berceo (LOGROÑO)
Emakum. LAUBURU KE IBARRA – IDIAZABAL BAIREFORMAS Ostirala 17 20:30 Belabieta (IBARRA)
1. Territo. IURRE TABERNA TOLARGI – LAUBURU ALDAZ KILINIKA Ostirala 17 21:30 Uzturpe (TOLOSA)
Jubenilak LAUBURU K.E. IBARRA – PLAZAOLA ARGAZKIAK ALOÑA Larunbata 18 13:00 Belabieta (IBARRA)
Kadeteak LAUBURU K.E. IBARRA ATSEDENA
Infantilak ZARAUTZ AF – UZTURPE LAUBURU 2005 Larunbata 18 09:00 Antoniano (ZARAUTZ)
Infantilak UZTURPE LAUBURU 2004 – ERAIN 1º- 2º ESO Larunbata 18 12:00 Belabieta (IBARRA)