Lauburuk Frantziako lehenengo mailako Toulousen aurka egingo du aurkezpena
Irailaren 1ean 18:00etan jarriko da Lauburu jarraitzaileen aurrean, eta aurkari handi baten aurka jokatzeko izango da, UJS Toulouse taldea, hain zuzen. Hector Nuñez gaztelarra da entrenatzailea eta frantziar areto futboleko D1 ligan jokatzen du, Alfredo Hualdek gidatutako lantaldearen aurrerapenak neurtuko dituen taldeak. Toulouse frantziarra 1991. urtean sortu zen eta Frantziako Areto Futboleko lehenengotariko klubetako bat da, lehenbiziko liga nazionala sortu zutenetakoa. 2013. urtean bigarren mailara jaitsi zen eta lau urte pasa behar izan ziren berriro igo zen arte. Jokalari gazteak osatzen dute lantaldea eta beti frantziar gazte oparoen aldeko apustua egin izan dute, pistako formazioaz gain (atzerriko entrenatzaileekin), pistatik kanpokoa [...]