Titulua lortzeko lehiara hurbildu nahi du berriro Lauburuk
LAUBURU KE IBARRA – F.S. SANTURTZI Denboraldiko azken aurreko derbia jokatuko du Lauburuk larunbatean, ligako 25. jardunaldian. Alfredo Hualderen mutilei bisita egingo dien taldea FS Santurtzi izango da. Bien arteko aurrekoak ikusita, norgehiagoka zaila izatea espero da. Honen ondoren bost jardunaldi besterik ez dira geratuko jokatzeko eta horietatik hiru, Belabietan izango dira. Hau kontuan hartuta larunbateko norgehiagokak berebiziko garrantzia hartzen du; bigarren sailkatuetik puntu bakarrera egonda eta pasa den astean Guadalajaran lortutako garaipenaren ostean, Ibarrakoek baikor begiratzen die sailkapenari. Oraintxe bertan, ibartarren xedea, beti kontrako eztarritik joan zaion talde bati irabaztea da. Lehenbiziko itzulian lortutako garaipenak azken sei ika-miketan [...]