Lauburu Ibarra Mahala lehenengo garaipenaren bila joango da igandean Belabietara
Lauburu Ibarra Mahalak Gora Bilbao jasoko du Belabietan datorren igandean, 11:00etan. Ligako hirugarren jardunaldia izango da. Aitor Arevaloren mutilak lehenengo bi jardunaldi galdu dituzte eta oraingoan ligako lehenbiziko garaipena lortzen saiatuko dira. Bizkaitarrak ligako lehenengo partidan Eskoriatzari irabazita eta bigarrengoan berriz, Xotaren kontra galduta datoz Ibarrara. Ibarran lehenengo taldeak Errege Kopan jokatu behar zuen final-32renak markatu du astea. Bigarren Mailako CD Rivas talde madrildarrari irabazteko zorian egon ziren moreak, eta bertan bigarren urteko jubenila den Alvaro Alonsok ere partu hartu zuen. Gazte hau klubeko beste gazte oparoentzat erreferentea izan daiteke, irmotasuna, ilusioa edota lanarekin maila honetako esperientzia bizitzea iritsi [...]