11 2019.01.11

Liga ondo berrartu nahiko du Lauburuk kantxa zail honetan

2019-01-11T14:47:52+01:0011/01/2019|Tags: , , , |

BIGMAT FONTECHA C.D. JUVENTUD DEL CÍRCULO F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Gipuzkoako Kopan titulua lortu ostean, Lauburuk jarraipena emango dio ligari Burgosera egin beharko duen irteera zail batekin. Juventud del Círculo izango du bertan, oraingoz bere gotorlekuan menderatzea lortu ez duen taldea. Aukera bikaina izango da oraingoa, motibazio handiagoarekin gainera, izan ere, garaipenak Tafatrans Vulcanizados Ruiz taldearekin partekatzen duten lidergoa mantentzea ahalbidetuko lioke Laubururi. Alta, ez da erraza izango; Raul Zamorak entrenatutakoek kantxa hori gotorleku bihurtzen ohituta daude. Pilatuta dituzten 17 puntuetatik 15 etxean lortu dituzte; kontuan hartzeko gauza da, eta argi uzten du norgehiagokaren zailtasuna. Talde morean Peña eta [...]

3 2019.01.03

Gipuzkoan nagusi izan nahi du Lauburuk

2019-01-03T20:54:26+01:0003/01/2019|Tags: , , , |

LASKORAIN K.E. - LAUBURU K.E. IBARRA Ondo merezitako atseden egunak amaituta, asteburu honetan Gipuzkoako areto futboleko tronua lortzen saiatuko da Lauburu bigarren aldiz. Lauen arteko finala izango da eta Donostiako Bidebieta kiroldegian jokatuko da oso-osorik. Alta, ez da batere erraza izango, izan ere, azken aurreko erronda honetara aurkeztu diren lau taldeak titulua lortzeko nahikoa meritu dituzte-eta. Ostiralean bertan hasita, Lauburuk Laskorainen kontra jokatu beharko du, Bigarren B Maila honetan multzo berean bidelagun duten taldea. Ikusleek ederki gozatuko duten derbi eder bat izango da, baina bi aurkariak elkar ongi ezagutzeak neurketa prestatzeko garaian zailtasuna ere izango da. Orain aste batzuk ligako [...]

26 2018.12.26

Lauburuk irabazi Zierbenan (2-5) eta lehenengo itzuli bikain bat itxi du

2018-12-26T21:15:54+01:0026/12/2018|Tags: , , , |

ZIERBENA F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA   Ibartarrak beste garaipen bat lortu dute kanpoan, landutako defentsa eta lehiakortasun sendo batean oinarritutako garaipena, orokorrean. Arma berak erabiliz bilatu zuten garaipena bi taldeak partidaren hasieran, aurkariaren aurreratzea eragozteko defentsa bizia lehenengo lerroan, eta baloia eskutan izanda, lauko jokoarekin saiatu ziren presiotik ateratzen. Pista oso mantsoa zen eta horrek lan defentsiboa errazten zuen, erasoei gailenduz. Aurkariaren atera iristeko era bakarra, sortze tokietan egindako akatsez baliatzea zen, hainbat alditan lortu zutelarik, nahiz eta amaitzen ez asmatu. Lehenengo zatiaren amaierarako 3 minutu geratzen zirela, Zierbenako Kikek 1-0ekoa egin zuen bandatik zuzenezko tiro bat botata. Lauburu [...]

21 2018.12.21

Lauburu Ibarra Mahalak garaipenarekin bukatu nahi du urtea

2018-12-21T22:01:42+01:0021/12/2018|Tags: , , , |

LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA - ESKORIATZA K.E. Ligako hamabigarren jardunaldia jokatuko du Lauburu Ibarra Mahalak datorren larunbatean. Ibartarrek Eskoriatzako talde gipuzkoarra jasoko dute Belabietan, denboraldiko lehenbiziko derbia izango den honetan eta urteko azken norgehiagoka talde morearentzat. 17:30ean izango da eta laugarren garaipena jarraian lortzen saiatuko dira ligan postuak igotzen jarraitu ahal izateko. Eskoriatzako taldeak denboraldi batzuk daramatza birsortutako jubenilen ohorezko maila honetan eta urtez urte, zikloak hasi eta amaitzen dituzten jokalarien sarrera-irteera desberdinek sortutako aldaketez gain, lehiakortasun maila mantentzen jarraitzen dute. Bi taldeen arteko norgehiagokak oso biziak izaten dira, larunbatekoa ere halakoa izatea espero da. Elkar ongi ezagutzen duten bi [...]

21 2018.12.21

Lehenengo itzulia gailurrean amaitzeko klasiko bat

2018-12-21T19:56:56+01:0021/12/2018|Tags: , , , |

C.D.F. ZIERBENA F.S. - LAUBURU K.E. IBARRALauburuk Muskizera bidaiatuko du larunbatean Zierbena indartsuaren kontra jokatzera. 2008. urtean igo zenetik, Brontzeko maila honetan urte gehien daramatzan taldea da Zierbena; ondotik jarraitzen dio Lauburuk, 2004-2005 denboraldian zilarrezko mailari uko egin behar izan zionetik eta 2011-2013ko tartea kontatu gabe, tradizio handiena duen kluba. Euskadin egun ikusi daitekeen tradizio handieneko partidaren atarian gaude beraz, gidoi bikaina bikaintasunetik oso hurbil dagoen Laubururen lehenengo itzulia ixteko.Alta, arrakasta izatea ez da batere erraza izango. Zierbernaren kontra jokatzea erronka zaila izaten da beti, eta bere etxean are zailago. Taldeak jokatzen duen eraikinean burutzen ari diren lan batzuk medio, [...]

19 2018.12.19

Ohorezko jubenilak etengabe hazten jarraitzen du

2018-12-19T21:37:27+01:0019/12/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 5-3 irabazi zion EDF Logroño taldeari eta hirugarren garaipena jarraian egin du. Gazte ibartarrak lehenengo zatiaren amaierako kontrako emaitza iraultzeko gai izan ziren bigarren zati on bat jokatuta. Bisitariek nagusitu ziren hasieran eta Javi Ayerberen atera egindako lehenbiziko iritsierak beraienak izan ziren. Errioxarrek beren 5x4ko ohiko jokoa egin zuten bandatik ateratzen zuten aldiro eta 3-1eko jokoa aurkariaren pistan, aldaketa taktiko hauekin ibartarren defentsa nahasi nahian. Partidako zortzigarren minutuan aurreratu ziren bisitariak Javi Ayerbek egindako akats bat medio, jokalari batek pasatako baloiaren kontrola galdu eta atean sartu zenean. Alta, taldea ez zen desegin eta minutu bat beranduago, korner [...]

17 2018.12.17

Garaipen bikaina lortu du Lauburuk hondarrekoaren kontra (6-1)

2018-12-17T20:00:33+01:0017/12/2018|Tags: , , , |

Merezitako garaipena lortu dute ibartarrek Peña La Union taldearen kontra. Lehenbiziko zatian markagailuan 2-0ekoa ezarri eta dezente urrundu ziren jada. Eta bigarrenean, hasieran gol bat jaso bazuten ere, joko onarekin eta gol gehiagorekin garaipena ziurtatu zuten. Bi proposamen ezberdinak ikusi ziren partidaren hasieran. Etxeko taldeak aurkariaren baloi-irteeran estutzen zuen eta baloia eskuratu nahian ibili zen aurkariaren aldera pazientziaz iristeko. Aragoiarrek berriz, bere kantxan egiten zuten defentsa, ibartarren erasoa eragotziz eta kontra bizkorrekin ateraz. Hasieran defentsa mota hau irakurtzea kosta egin zitzaion Laubururi, baina minutu batzuk igarota Ivanen atera arrisku handiarekin iristen hasi ziren. Zortzigarren minutura inguratzean sartu zuen Garmenek 1-0ekoa, [...]

10 2018.12.10

Lauburu hiru puntuekin bueltatu da Ibitik (2-5)

2018-12-10T18:53:08+01:0010/12/2018|Tags: , , , |

Norgehiagoka gogorra jokatu zuten ibartarrak, defentsan sufrituz erasoan sortutako aukerez baliatu ahal izateko. Azken minutuetara 0-3ko emaitzarekin iritsi ziren eta Ibi on batek ez zuen hori iraultzea lortu.Ibartarrentzat modu ezin hobean hasi zen norgehiagoka, lehenbiziko jokaldian Antxonek bigarren zutoinean Zumetari pasa eta bertako atezainak kornerrera bidali zuen-eta. Kornerra ateratzean jokaldia errepikatu zuten, baina oraingoan Zumetak ez zuen barkatu eta 0-1ekoa egin zuen. Ibikoen erreakzioa ona izan zen eta bisitariaren ate ingurura iristen hasi ziren, pixkanaka Lauburu bere kantxan zokoratu eta defentsa gogor bat eginaraziz. Talde moreak lehenengo presio-lerroetan baloi-oste batzuek egitea lortzen zuten tarteka,  eta arrisku handiarekin iristen ziren aurkariaren [...]

30 2018.11.30

Lauburu Quinto de Ebrora doa

2018-11-30T18:29:35+01:0030/11/2018|Tags: , , , |

SALA QUINTO F.S. - LAUBURU K.E. IBARRA Eguberrietako geldialdia egin aurretik geratzen diren lau finaletako bat jokatuko du larunbatean Lauburuk. Hauetako hiru Belabietatik kanpo jokatuko dira gainera, beraz, Alfredo Hualderen mutilek lehenengo itzuli honen azken hatsetan puntuak pilatzea lortzen badute, jasoko duten saria erronka honen zailtasunaren parekoa izango da. Lidergoa puntu bakarrera egonda eta lehenbiziko bost taldeak tarte estu horretan daudela, talde moreak aurkariak estutzen jarraitu nahiko du Quinto de Ebroren kantxa zailean. Ez da batere erraza izango, noski; Talde Aragoiarra azken postuetatik ateratzen asmatzen ez duen dinamikan batean dago, baina bere pistan, zaleek sortzen duten giroak, kategoriako kantxarik zailenetako [...]

28 2018.11.28

Norgehiagoka irabazi eta onenen ondoan egoteko lan asko egin behar izan du Lauburuk (8-3)

2018-11-28T14:43:29+01:0028/11/2018|Tags: , , , |

Markagailuak adierazitakoaren kontra, norgehiagoka oso parekatua izan zen eta Lauburuk lan asko egin zuen neurketa irabazteko. Pazientziaz jokatuz, bi minutuetan 1-3ko emaitza aldrebesa irauli eta lehenengo zatiaren amaiera bikain batean indartu zuen garaipena. Bigarren zatian bere errekurtsoez baliatzen jakin izan zuen talde moreak eta pixkanaka tartea handitzen joan zen 8-3ko emaitzara iritsi arte. Mariano Rico taldeak hasiera-hasieratik utzi zuen garbi, ez zela Belabietara arratsalde pasan etorri. Lehenengo jokaldiko jaurtiketa bat kornerrera bidali zuen defentsak eta korner hau ateratzean egin zuten bisitariek 0-1ekoa. Javik egin zuen tiroa, taldearen jokalari erasokorrenak, Antxoni jo eta ate morean sartu zen baloia. Bi taldeak baloiaren [...]

Go to Top