Ozta-ozta ibili da, baina ezin izan da (2-1)
XOTA C.D.F.S - LAUBURU K.E. IBARRA MAHALA Lauburu Ibarra Mahalak 2-1 galdu zuen Osasuna Magnaren etxean, bigarren itzuliko lehenbiziko jardunaldian. Defentsa arloan norgehiagoka osatu bat burutu zuten, eta aldeko emaitza lortzeko zorian egon ziren bigarrenaren kontra. Bertako taldearen nagusitasunarekin hasi zen norgehiagoka, ibartarrak defentsa desberdinak txandakatzen zituzten eta baloia intentsitatearekin estutuz nafarren jokoan akatsak sortzen zituzten. Talde nafarrak lehenengo lerroan intentsitate maximoarekin babesten dute, hala, erasoan lauko jokoa eta 3-1ekoa [...]