Maila handiko norgehiagoka izango dugu Belabietan
LAUBURU KE IBARRA – PINSEQUE A.D. Interes handiena piztuko duen neurketa izango da, larunbat arratsaldean Ibarrako gotorlekuan jokatuko dena. Aragoiko Pinseque taldea etorriko da, kategoria honetan historikoa den taldea. Zirrara eta parekotasuna ikusiko dira hasiera batean, bi taldeak 36 punturekin berdinduta daude-eta; Alzira liderraren atzetik. Azken hiru jardunaldietan berdinketa egin ostean, Alfredo Hualderenak tituluaren lehian berriro engaiatzeko asmoz aterako dira kantxara. Bisitariek ere, bere aldetik dena jarriko dute liderrari zelatan jarraitzeko. Aragoiarrek Areto Futbol nazionaleko Bigarren B Mailan zein zilar kategorian izan duten ibilbideagatik talderik ezagunenetako bat da, eta pasa den denboraldian izan ezik, txapelketetan okupatu ohi duten postuetara [...]