25 2018.11.25

Lehenengo garaipena iritsi da Lauburu Ibarra Mahalarentzat

2018-11-25T19:51:45+01:0025/11/2018|Tags: , , , |

Lauburu KE Ibarra Mahala - Yesos Castaño Lauburu Ibarra Mahalak 9-4ko emaitzarekin garaitu zion Yesos Castaño talde asturiarrari ligako bederatzigarren jardunaldian eta honekin, bere lehenengo garaipena kontatu dezake. Ibartarrak gogor aritu behar izan zuten, norgehiagokaren lehenengo 15 minutuetan 0-2 aurretik zihoan taldea gainditzeko. Talde more bizi batekin hasi zen norgehiagoka, bigarren minuturako hiru gol aukera izan zituztelarik. Bisitariek, asko landu gabeko joko zuzen batekin bertako taldea ustekabean harrapatu nahian zebiltzan. Hamargarren minutuan aurreratu ziren bisitariak korner bat ateratzean egindako estrategia ekintza batekin. Bost minutu beranduago 0-2koa egin zuen area hertzetik ateratako falta batean. Gol honen ostean tekniko moreak hutsartea [...]

21 2018.11.21

Eskerrak beti ez den irabazten

2018-11-21T21:26:43+01:0021/11/2018|Tags: , , , , |

Ostiral iluntzean 1-4 emaitzarekin galdu zuten partidua Lauburuko neskek Ordiziaren kontra. Ligako lehen porrota jaso zuten, baina, txanponaren beste aldeari begiratu eta porrota ikasteko baliatuko dute.   Olatz Artola entrenatzailearen hitzetan: “Zenbatetan esan digute garrantzitsuena emaitza dela? Madrilek gaizki jokatuta ere irabazi egiten d(z)uela eta hiru puntu horiek pilatzea dela balio duena? Kontrara, zenbatetan esan digute inportanteena parte hartzea dela? Ondo pasatzea?” galdera horiek egin dituzte Laburuko neskek. Eta erantzuna, argi dute: “ondo pasatzea”. Hainbatetan berretsi duten bezala, hori da nesken helburua. “Eta, ondo pasatzeko, ez da ezinbestekoa irabaztea, baina bai gustura jokatzea eta taldekideekin gustura sentitzea. Beraz, larunbateko porrotak [...]

16 2018.11.16

Hirugarren garaipenaren bila irteera zaila izango du aurrean Lauburuk

2018-11-16T14:35:53+01:0016/11/2018|Tags: , , , |

F.S. SANTURTZI CLUB DE FÚTBOL - LAUBURU K.E. IBARRA Irteera zaila izango dute moreek larunbatean, jokatutako azken norgehiagoketan ez dute aurkaria gainditzea lortu-eta. Zehatzago esanda, 2014-2015 denboraldira joan beharko genuke bizkaitarren kontrako azken garaipenaren bila. Geroztik, jokatutako 6 norgehiagoketan lortutakoa, 4 berdinketa eta Ezkerraldeako taldeak eraman zituen 2 garaipen izan dira. Hala eta guztiz ere, Lauburuk dinamika on bat darama, eta honela egingo dio aurre larunbatekoari; jokoan zeuden azken 15 puntuetatik 13 lortuta, Alfredo Hualderenak sailkapeneko lehenengo hiru postuetatik gertu kokatu dira.  Lehenengo eta bigarren postukoak elkarren artean jokatuko dutenez, jardunaldi hau egokia da talde moreak berriro irabazi eta lehenengotik [...]

14 2018.11.14

Lauburu emakumezkoen taldea, Kopako finalerdietara sailkatu da

2018-11-14T12:46:47+01:0014/11/2018|Tags: , , , , |

Asteburu honetan, Gipuzkoako Kopako txapelketan, kanporaketako itzulerako partida jokatu zuen Lauburuko emakumezkoen taldeak. 0-4ko emaitzarekin gailendu ziren gure neskak  Lasarteko Garoa taberna taldearen aurka eta joaneko partidako errenta aprobetxatuz (5-2), hurrengo faserako sailkapena lortu dute. Partida, igande goizean jokatu zen Lasarteko kiroldegian. Joaneko partidako errenta baliatuz, lasaitasunez baloia mugitzen hasi ziren, Garoaren ate ingurura gerturatuz eta gol aukera asko egiten. Gola ordea ez zen iritsi 20. minutua bete arte, taldeko jokaldi bat osatu ondoren Elik baloia sareetara bidali zuen, lehen zatia 0-1ekoarekin amaituz. Bigarren zatiaren hasieran, Lorenak egindako falta baten ondorioz, Laubururen aurkako penaltia adierazi zuen epaileak, baina Lorena bera [...]

11 2018.11.11

Belabietako gol jaialdia (9-4)

2018-11-11T18:47:55+01:0011/11/2018|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA - CD CIUDAD DE GUDALAJARA FS Landutako garaipena eskuratu zuen Lauburuk, lehenengo zatia 4-1eko emaitzarekin sendotuz. Bigarren zatian Guadalajarakoen bosteko jokoarekin sufritzen jakin behar izan zuen markagailuan tartea ateratzeko.   Lehenengo minutuak bisitarienak izan ziren, Laubururen irteeran presioa eginez eta baloiaren jabetza mantenduz, moreak bere atean sartzen zituelarik. Bosgarren minututik aurrera ordea, Lauburu izan zen bere defentsa-intentsitatea igotzen eta aurkariarena hobeto interpretatzen hasi zena, jabetza mantenduz eta Guadalajarakoen atera arriskuarekin iritsiz. Honela, moreen triangelukatze batean Antxonek Javi Saldisekin diagonal bat konektatu, honek gurutzatutako jaurtiketa on batekin zutoina jo eta Adrik, alderatzea jasoz 1-0ekoa egin zuen, honela, Lauburuko [...]

17 2018.10.17

Adrián izango Lauburu K.E. Ibarraren jokalari berria

2018-10-17T16:56:32+02:0017/10/2018|Tags: , , , |

Frantziako Lehenengo Mailako Bastia taldetik pasa ostean, Ermuako jokalariak Klub morearekin fitxatu du denboraldia amaiera arte. Getafen sortua da Adrián, baina Ermuan bizi da 2007az geroztik; 23 urte bete berri ditu eta azpiko kategorietan zebilenean CD Debabarrenan kointziditu zuen klub moreko hainbat teknikoekin, hortaz, aurretik ezaguna da jokalari hau zuzendaritza teknikoarentzat. Handik, Jota tekniko arabarraren eskutik Bigarren B mailan egin zuen debuta eta ondoren Italiara joan zen zorte bila. Talde hauetan egona da: Carmagnola 2016, B seriea (bigarren b), Olympique Ostuni 2017 B seriea, Pro calcio Italia C seriea 2017, eta 2018an Luxenburgoko 58 Latdevilds Garnich bigarren mailan (Italiaz gain [...]

12 2018.10.12

Lauburu Ibarra Mahala lehenengo garaipenaren bila joango da igandean Belabietara

2018-10-12T12:19:59+02:0012/10/2018|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak Gora Bilbao jasoko du Belabietan datorren igandean, 11:00etan. Ligako hirugarren jardunaldia izango da. Aitor Arevaloren mutilak lehenengo bi jardunaldi galdu dituzte eta oraingoan ligako lehenbiziko garaipena lortzen saiatuko dira. Bizkaitarrak ligako lehenengo partidan Eskoriatzari irabazita eta bigarrengoan berriz, Xotaren kontra galduta datoz Ibarrara. Ibarran lehenengo taldeak Errege Kopan jokatu behar zuen final-32renak markatu du astea. Bigarren Mailako CD Rivas talde madrildarrari irabazteko zorian egon ziren moreak, eta bertan bigarren urteko jubenila den Alvaro Alonsok ere partu hartu zuen. Gazte hau klubeko beste gazte oparoentzat erreferentea izan daiteke, irmotasuna, ilusioa edota lanarekin maila honetako esperientzia bizitzea iritsi [...]

2 2018.10.02

Lauburu Mahala Ibarrak 3-4 galdu du ligako lehenengo jardunaldian

2018-10-02T19:07:02+02:0002/10/2018|Tags: , , , , , |

Aitor Arevaloren mutilak zalantza handiekin iritsi ziren ligako lehenbiziko partidura. Aurre-denboraldian emaitza txarrak izan badituzte ere, norgehiagoka on bat jokatu zuten igandean, eta jasaten ari diren belaunaldi aldaketaz gain, astez aste asko haziko den taldea dela erakutsi zuten. Ligako lehenbiziko garaipena lortzeko zorian egon ziren liga nazionaleko talde onenetako baten aurka. Erritmo biziarekin hasi zen neurketa, eta ekintza arriskutsuenak bertako taldeak sortzen zituen, lehenengo lerroan nafarren bizkarrean min handia eginez. Bi taldeak estu hartu zituzten markak, aurkariaren ate inguruan berreskuratzen saiatzeko asmoz. Norgehiagoka elektrikoa zen eta joan etorriak bi aldetan gertatzen ari ziren. Bi taldeak saiatu ziren, baina hutseko [...]

11 2018.09.11

Lauburuk ez du aurre-denboraldia sentsazio onekin amaitu

2018-09-11T17:15:17+02:0011/09/2018|Tags: , |

Pasa den larunbatean Donostia hiriko Lau-angeluko Torneoa jokatu zuen Lauburuk, Antiguokok antolatuta, eta Laubururekin batera, Bigarren B-ko bigarren multzoko Otxartabek, Tafatransek eta anfitrioiak berak ere, hartu zuten parte bertan. Torneoko emaitzak hauexek izan ziren: Antiguoko 0 – 1 Lauburu KE; Otxartabe 4 – 0 Tafatrans; Otxartabe 2 – 0 Lauburu KE; Tafatrans 3 – 2 Antiguoko; Tafatrans 2 – 0 Lauburu KE; eta Antiguoko 1 – 1 Otxartabe. Emaitza hauen ondorioz, Otxartabe bizkaitarrak bilakatu ziren txapeldun. Lehenbiziko norgehiagokan Antiguokoren kontra 1-0 irabazi ostean, talde morearen parte-hartzea okerrera joan zen eta bi porrot gogor jasan behar izan zituen ondoren, Ligako 2. [...]

4 2018.09.04

Toulouseren kontra berdinketa egin du Lauburuk bere aurkezpen partidan (2-2)

2018-09-04T11:25:31+02:0004/09/2018|Tags: , , , , , , , |

Irailaren 1eko larunbata gorriz ipinita zuen Lauburuk bere egutegian, 2018-2019 denboraldi berriaren aurkezpen partidua eta izen handiko aurkari baten kontra gainera, Frantziako lehenengo mailan jokatzen duen UJS Toulouse taldea. Espero zen moduan, defentsa-intentsitateak eta aurkariaren atera iritsi nahiak jarraitzaileak gozarazi zituen norgehiagoka izan zen. Etxekoek defentsa bere atetik urrun kokatuz hasi zen partidua, eta frantziarrak beren defentsa gogorra kantxa erdian jarriz. Lauburu zaparradan atera zen bere aurkezpenean, eta lehenbiziko gol aukerak moratu kolorekoak izan ziren. Eragindako presioaren ondorioz Toulousen baloi-irteeran osteak sortu ziren, baina frantziar atezainaren lan ona medio, jaurtiketak ez zuten zulorik aurkitu atean; arratsaldeko protagonista izan zen. [...]

Go to Top