Aurredenboraldiko bigarren partida Lauburu Mahala Ibarra
Lauburu Mahala Ibarrak aurre-denboraldiko bere bigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean, 12:45ean Belabieta kiroldegian. Aitor Arevaloren mutilak 1go erregionaleko CD Eguzki, Lasarte-Oriako taldearen aurrean jarriko dira, eta jokoaren hainbat alderdi fintzen saiatuko dira ligako lehenbiziko partidura ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Entrenatzailearen hitzetan: “Bai teknika-taktika aldetik bai fisiko aldetik sufriaraziko gaituen aurkaria behar dugu, horregatik partidu hauek oso garrantzitsuak dira guretzat. Lan handia dugu egiteko eta astetik astera arlo defentsiboan heldutasuna emango diguten xehetasunak orrazten saiatu behar dugu, arlo teknikoan aurreratzen joatearekin batera, alderdi hau baita, gure punturik ilunena momentu honetan. Asteak pasa ahala, taldeak jokoaren ezagutza lortzen duen heinean [...]