Landutako garaipena lortu du talde moreak Portugaletekoen kontra
Lauburu Ibarra Mahalak 3-1 irabazi zion Portugaleteko Jarrilleros taldeari ligako hirugarren jardunaldian eta honekin bere hirugarren garaipena jarraian egin du. Lan asko egin behar izan zuten ibartarrek bisitariek menderatzeko, jokoaren alderdi desberdinetan talde moreari sufriaraziz Bizkaitarrek irudi bikaina eskaini zuten-eta. Partidaren hasiera bertako taldearen mesederako izan zen, bisitarien sakearen ondotik Martin Ibarbiak pista erdian baloia ostu eta 10 metroetatik botaz lehenbiziko gola sartu baitzuen. Gol honek ezustean harrapatu zituen bisitariak eta 3 minutu beranduago Aimar Iturriotzek, estrategia ekintza baten ostean 2-0ekoa egin zuenean are gehiago. Lauburu ongi sartu zen partidan eta laugarren minuturako bere aldeko errenta lortuta zuen jada; arratsalde [...]