Lauburu Ibarra Mahala hiru punturekin itzuli da kantabriatik
Lauburu Ibarra Mahalak 0-6 irabazi zion Mar Rock talde kantabriarrari ligako hemezortzigarren jardunaldian eta denboraldiaren amaierarako konfiantza irabazten joateko garaipen bat gehiago pilatu du. Talde moreak jokoaren alderdi guztietan partida on bat burutu zuen eta norgehiagoka menderatu hasieratik bukaeraraino. Moreek egindako jaurtiketen kopurua kontuan hartuta emaitza motz geratu zen. Ibartarrena izan zen lehenengo sakea eta zazpi segundora jada egurrean jo zuen jaurtiketa bat egin zuten. Arevaloren mutilak konbinazio bizkorrak egiten saiatzen ziren, Kantabriakoen defentsa desdoitu nahian. Aurkariak oso defentsa kontserbadorea erabili zuen, 15 metroetan itxaroten zuten ibartarren akatsen batek ekintza arriskutsua sortzea ahalbidetuko zielakoan. Erasoan gutxi landutako 3-1eko jokoarekin eta [...]