Hirugarren garaipenaren bila irteera zaila izango du aurrean Lauburuk
F.S. SANTURTZI CLUB DE FÚTBOL - LAUBURU K.E. IBARRA Irteera zaila izango dute moreek larunbatean, jokatutako azken norgehiagoketan ez dute aurkaria gainditzea lortu-eta. Zehatzago esanda, 2014-2015 denboraldira joan beharko genuke bizkaitarren kontrako azken garaipenaren bila. Geroztik, jokatutako 6 norgehiagoketan lortutakoa, 4 berdinketa eta Ezkerraldeako taldeak eraman zituen 2 garaipen izan dira. Hala eta guztiz ere, Lauburuk dinamika on bat darama, eta honela egingo dio aurre larunbatekoari; jokoan zeuden azken 15 puntuetatik 13 lortuta, Alfredo Hualderenak sailkapeneko lehenengo hiru postuetatik gertu kokatu dira. Lehenengo eta bigarren postukoak elkarren artean jokatuko dutenez, jardunaldi hau egokia da talde moreak berriro irabazi eta lehenengotik [...]