Koparekin amestu nahi du Lauburuk Belabietan
Liga hasierako norgehiagoka honek bi aurpegi oso desberdinak erakutsi zituen. Lehenengo zatian, joko ikusgarria, aurkariaren atera askotan iritsiz eta atsedenaldia aurretik 4-1eko emaitza lortuz. Bigarrengoan berriz, bisitarien hobekuntza eta lehenbiziko minutuan gola jasan behar izateak moreak aztoratu zituen, hiru puntuak lortu ahal izateko amaiera arte sufritu behar izan zutelarik. Norgehiagokaren hasieran bi taldeak defentsa altua ezarri zuten, aurkariaren aurrerapena eragozteko helburuarekin. Moreak hobeak izan ziren erasoan eta defentsan hobeto estutu zuten. Hori dela eta, Burgoskoen atera arrisku handiko iritsierak egin zituzten, eta horietako batean, Javi Saldisek kantxa erdian ostu eta Oihanekin batera Carran menderatuz 1-0ekoa ezarri zuen. Handik pixka [...]
Lauburu Mahala Ibarrak aurre-denboraldiko bere bigarren norgehiagoka jokatuko du larunbatean, 12:45ean Belabieta kiroldegian. Aitor Arevaloren mutilak 1go erregionaleko CD Eguzki, Lasarte-Oriako taldearen aurrean jarriko dira, eta jokoaren hainbat alderdi fintzen saiatuko dira ligako lehenbiziko partidura ahalik eta baldintza onenetan iristeko. Entrenatzailearen hitzetan: “Bai teknika-taktika aldetik bai fisiko aldetik sufriaraziko gaituen aurkaria behar dugu, horregatik partidu hauek oso garrantzitsuak dira guretzat. Lan handia dugu egiteko eta astetik astera arlo defentsiboan heldutasuna emango diguten xehetasunak orrazten saiatu behar dugu, arlo teknikoan aurreratzen joatearekin batera, alderdi hau baita, gure punturik ilunena momentu honetan. Asteak pasa ahala, taldeak jokoaren ezagutza lortzen duen heinean [...]
Larunbatean, hilak 15, Laubururen 2018-2019 denboraldiari hasiera emateko eguna izango da. Lehenengo taldeak Burgosko Juventud del Círculo taldearen kontra jokatuko du Belabietan. Aurre-denboraldiko lau aste hauetan jokatutako lagunarteko eta burututako entrenamenduen bidez lantalde morea fintzen ibili ostean, iritsi da lehenbiziko jardunaldia. Eta jarraitzaileei areto futbolarik onena eskaintzeko tokirik onenean izango da, Belabietan. Lehenbiziko neurketa honetan, aurkariari dagokionez, denboraldi berriari begira izan duten berrikuntza nagusia entrenatzailearen aldaketa izan dela esan dezakegu, urtebeteko atsedenaren ostean eta norgehiagoka guztiak harmailetatik ikusiz egon ondoren, Raul Zamora eseriko baita berriro aulkian. Lantaldeari dagokionez, berrikuntzak Juanto Calleja, Albenseren pibot ohia eta Albacetetik datorren Miguel Martinez izango [...]
Pasa den larunbatean Donostia hiriko Lau-angeluko Torneoa jokatu zuen Lauburuk, Antiguokok antolatuta, eta Laubururekin batera, Bigarren B-ko bigarren multzoko Otxartabek, Tafatransek eta anfitrioiak berak ere, hartu zuten parte bertan. Torneoko emaitzak hauexek izan ziren: Antiguoko 0 – 1 Lauburu KE; Otxartabe 4 – 0 Tafatrans; Otxartabe 2 – 0 Lauburu KE; Tafatrans 3 – 2 Antiguoko; Tafatrans 2 – 0 Lauburu KE; eta Antiguoko 1 – 1 Otxartabe. Emaitza hauen ondorioz, Otxartabe bizkaitarrak bilakatu ziren txapeldun. Lehenbiziko norgehiagokan Antiguokoren kontra 1-0 irabazi ostean, talde morearen parte-hartzea okerrera joan zen eta bi porrot gogor jasan behar izan zituen ondoren, Ligako 2. [...]
Lauburu Mahala Ibarrak 0-6 galdu zuen San Juan talde nafarraren aurrean jokatutako aurre-denboraldiko lehenengo lagunartekoan. Nafarrek jubenilen kategoria gorenera itzuli dira urte batzuk pasa ostean, eta moratuen talde gaztea erabat menderatuz, ligako titulua lortzeko hautagaiak direla erakutsi dute. Aitor Arevaloren lantaldea oso berria da, iaztik bost jokalarik bakarrik jarraitzen baitute bertan, eta fisiko handiko talde honen kontra asko sufritu zuten; jokalari gehienek ibartarrak baino handiagoak ziren. Bi taldeak aurkariaren jokoa estutuz hasi zen norgehiagoka, nafarrek teknika aldetik kalitate handiagoarekin jokatzen zuten eta moratuek erabilitako defentsatik erraz ateratzen ziren. Bertako taldeak berriz ez zuen bi pase jarraian egitea lortzen eta [...]
El Lauburu Mahala Ibarra pierde por 0-6 ante el equipo navarro del San Juan en el primer partido amistoso de la pretemporada. Los navarros que este año vuelven a la máxima categoría juvenil donde ya estuvieron años atrás, demostraron que son claros candidatos al título liguero y desarbolaron por completo a un equipo jovencísimo piparrero. Los de Aitor Arévalo con una plantilla prácticamente nueva y solo manteniéndose 5 jugadores del año pasado, sufrieron de lo lindo ante un equipo muy físico donde la totalidad de sus jugadores superaba en envergadura a los ibartarras. El partido comenzó con los dos [...]
Irailaren 1eko larunbata gorriz ipinita zuen Lauburuk bere egutegian, 2018-2019 denboraldi berriaren aurkezpen partidua eta izen handiko aurkari baten kontra gainera, Frantziako lehenengo mailan jokatzen duen UJS Toulouse taldea. Espero zen moduan, defentsa-intentsitateak eta aurkariaren atera iritsi nahiak jarraitzaileak gozarazi zituen norgehiagoka izan zen. Etxekoek defentsa bere atetik urrun kokatuz hasi zen partidua, eta frantziarrak beren defentsa gogorra kantxa erdian jarriz. Lauburu zaparradan atera zen bere aurkezpenean, eta lehenbiziko gol aukerak moratu kolorekoak izan ziren. Eragindako presioaren ondorioz Toulousen baloi-irteeran osteak sortu ziren, baina frantziar atezainaren lan ona medio, jaurtiketak ez zuten zulorik aurkitu atean; arratsaldeko protagonista izan zen. [...]
Irailaren 1ean 18:00etan jarriko da Lauburu jarraitzaileen aurrean, eta aurkari handi baten aurka jokatzeko izango da, UJS Toulouse taldea, hain zuzen. Hector Nuñez gaztelarra da entrenatzailea eta frantziar areto futboleko D1 ligan jokatzen du, Alfredo Hualdek gidatutako lantaldearen aurrerapenak neurtuko dituen taldeak. Toulouse frantziarra 1991. urtean sortu zen eta Frantziako Areto Futboleko lehenengotariko klubetako bat da, lehenbiziko liga nazionala sortu zutenetakoa. 2013. urtean bigarren mailara jaitsi zen eta lau urte pasa behar izan ziren berriro igo zen arte. Jokalari gazteak osatzen dute lantaldea eta beti frantziar gazte oparoen aldeko apustua egin izan dute, pistako formazioaz gain (atzerriko entrenatzaileekin), pistatik kanpokoa [...]
Laubururen lehenengo taldea prestaketa lanetan jarraitzen du eta pasa den larunbatean berriro Zierbena bizkaitarren kontra jokatu zuen. Aurreko jardunaldian gertatu moduan, norgehiagokak bi zati desberdin izan zituen; lehenbizikoan, Alfredo Hualderen mutilak maila onean jokatu zuten, nahiz eta baja batzuk zituzten. Bigarrengo zatian berriz, egindako akatsen ordaina jaso behar izan zuten. 1-4ko azken emaitzak lehiaketaren hasierara gutxieneko bermearekin iritsi ahal izateko taldeari geratzen zaion bidea islatzen du. Hasieran bi taldeak goian jarri zituzten defentsak. Ibartarrak izan ziren lehen aukerak sortu zituztenak, Danik zutoinera botatako baloi batekin eta lehenbiziko minutuetan egindako hurbilketa arriskutsuekin. Hala eta guztiz ere, bisitariek izan ziren lehenengoak gola [...]