Lauburu Belabietara itzuliko da guztia lortzeko helburuarekin
LAUBURU KE IBARRA – OTXARTABE C.D. Ibarrak etxean jokatuko du berriro larunbatean. Belabietan azkena jokatutako norgehiagokatik hilabete pasa denean, Alfredo Hualderen mutilak bere kantxara itzuliko dira garaipenaren bidea berrartzeko asmoz, Burgosen pasa den astean lortutako berdinketa gazi-gozoaren ostean are gehiago. Zaila izango da baina; Ibarrara datorren aurkaria kategoriako handienetakoa da-eta. Igo berria izan arren, bilbotarrak izen handiko lantaldea osatu zuten. Lehenengo eta bigarren mailan ibiliak diren jokalariak dituzte tartean. Guztien gainetik azpimarratzekoa Yeray Hernandez da, Espainiako selekzioarekin nazioartean ere izan baitzen. Rodrin taldeak beraz, badu nahikoa argudio alturako dueluan parte hartzeko Ibarran. Bizkaitarrek gainera, porrotarik ezagutu gabeko zazpi jardunaldi daramatzate, [...]