Bost finaletatik lehenengoa jokatzera abiatuko da Lauburu Cuellarrera
F.S. MARIANO RICO CUELLAR - LAUBURU KE IBARRA Zazpi hautagai, bost final eta azkeneko sprinta. Honelaxe ikusten da ligako titulua eta datorren denboraldian Errege Koparen ateak irekiko dizkien lehenengo hiru postuetako bat lortzeko lehia. Zorionez, Ibarra azken fase honetara guztia lortzeko aukera garbiekin iritsi da; aurreko 25 jardunaldietan egindako lanaren emaitza izan da. Geratzen diren bost finaletatik lehenengoa Segovian jokatuko dute jokalari moreek, F.S. Mariano Rico de Cuellar taldearen kontra; egungo denboraldian errebelazio izan den taldeetako bat. Oliver Frailek entrenatutakoak, lehenengo sei jardunaldiak galduta hasiera zaila izan badute ere, etsi gabe jarraitu zuten eta handik aurrera goraka eginez, taldeak gaur [...]