Gipuzkoarrak fitxatu ditu Lauburuk
Etxekoen eta jokalari nafarren berritzeak jakinarazi ostean, 2019-2020 denboraldi honetan lantaldera etorriko diren beste jokalarien berri ematea falta zen. Hiru izango dira, Alfredo Hualderen eskutan jarriko diren jokalariak: bi atezain, Zuhaitz eta Joseba ordezkatuz, eta jokalari bat, Garmenek utzitako hutsunea betetzeko. Hirurak Gipuzkoarrak izatea dute amankomunean eta horrek proiektu morera gehitu eta hazten jarraitzeko erabakia hartzeko garaian zeresana izan du. Atezainak, Jorge Sanchez Mateos (Zarautz, 1993/03/31) eta Endika Uribe Uribe (Tolosa, 1988/11/26) dira. Jorge, Zarauztarra, Antiguoko Futsaletik dator, eta bertan Gipuzkoako areto futbol munduaren aldetik onespena izan du, honela, Ibarrako gorputz teknikoaren interesa ere sortu duelarik. Endika berriz, Lauburun ibilitakoa [...]