Berebiziko garrantzia duen neurketa jokatzera doa Lauburu Iruñara
A.D. SAN JUAN - LAUBURU K.E. IBARRA Ibarrari jokatzeko geratzen zaizkion 9 jardunaldiak final moduan jokatuko baditu, larunbat honetakoa finaletan finala dela esan beharko genuke; ibartarrak Iruñara joango dira aurkari “kutun” baten kontra jokatzera, denboraldi honetan eta aurrekoan ere, kirolezko helburu berak partekatzen dituen aurkaria hain zuzen. Soberan dago esatea beraz, larunbateko norgehiagokaren garrantziaren tamaina. Joaneko jardunaldian berdindu ostean, neurketa hau irabazten duena titulua lortzeko hautagai zuzena izango da eta Alfredo Hualderen mutilak erronka honi aurre egiteko konfiantza guztia dute. Alta, moratuek aurkari honen kontra jokatu duten lau norgehiagoketan ez badute galdu ere, San Juan Kirol Elkartearen kantxan jokatzea oso [...]