11 2019.03.11

Lauburu Ibarra Mahala hiru punturekin itzuli da kantabriatik

2019-03-11T18:39:03+01:0011/03/2019|Tags: , , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 0-6 irabazi zion Mar Rock talde kantabriarrari ligako hemezortzigarren jardunaldian eta denboraldiaren amaierarako konfiantza irabazten joateko garaipen bat gehiago pilatu du. Talde moreak jokoaren alderdi guztietan partida on bat burutu zuen eta norgehiagoka menderatu hasieratik bukaeraraino. Moreek egindako jaurtiketen kopurua kontuan hartuta emaitza motz geratu zen. Ibartarrena izan zen lehenengo sakea eta zazpi segundora jada egurrean jo zuen jaurtiketa bat egin zuten. Arevaloren mutilak konbinazio bizkorrak egiten saiatzen ziren, Kantabriakoen defentsa desdoitu nahian. Aurkariak oso defentsa kontserbadorea erabili zuen, 15 metroetan itxaroten zuten ibartarren akatsen batek ekintza arriskutsua sortzea ahalbidetuko zielakoan. Erasoan gutxi landutako 3-1eko jokoarekin eta [...]

8 2019.03.08

Ohorezko Maila garaipen gehiago lortzen saiatuko da Polancon

2019-03-08T13:56:42+01:0008/03/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala Polancora abiatuko da larunbatean Mar Rock Kantabriarraren kontra jokatzeko asmoz. 16:00etan hasiko da norgehiagoka eta Ibarrako espedizioa 12:20an aterako da Belabietatik. Taldearen asmoa beste garaipen bat gehiago lortzea da, ligako sailkapenean postuak igotzen jarraitzeko. Tolosako inauterietan izandako atseden astearen ostean, Aitor Arevaloren mutilak asteazkenean berrartu zituzten entrenamenduak larunbateko hitzordua prestatzeko. Kantabriako talde hau sailkapenean azken postuan dago, baina azken jardunaldietan nabarmen hobetu duela erakutsi du eta beren lehenbiziko puntuak lortzeko zorian egon da. Entrenatzailearen hitzetan: “Sailkapenari begiratu eta aurkaria azken postuan dagoelako norgehiagoka irabaziko dugula pentsatzea akats bat da; Eskoriatza eta Gora Bilbao taldeen etxean partida onak [...]

7 2019.03.07

Titulua lortzeko lehia buruan duela berrartuko du liga Lauburuk

2019-03-07T20:14:50+01:0007/03/2019|Tags: , , , |

LAUBURU KE IBARRA – PATATAS GÓMEZ A.D. SALA 2012 Ibarra bere zaleen aurrean jarriko da berriro larunbatean. Egutegiak hala aginduta eta bigarren itzuli honetan izan diren atsedenaldiak kontuan hartuta, abenduaz geroztik bi norgehiagoka bakarrik jolastu dituzte moreak etxean. Zaleek babestuta, Alfredo Hualderenak titulua lortzeko lehiara itzuliko dira. Ez da batere erraza izango ordea. Patatas Gomez – AD Sala 2012 taldeak ezusteko batzuk eman dizkie kategoria honetan puntakoak diren hainbat taldeei. Alzirara eta Tafallara egindako bisitetan lortutako berdinketa bana dute meritu moduan, beraz, ibartarrek ez lukete fidatu behar Zaragozakoek sailkapenean duten postuagatik. Miguel Escosak entrenatutako taldea hamabigarren postuan kokatua dago, baina [...]

27 2019.02.27

Kostatako garaipena lortu du Lauburu Ibarra Mahalak

2019-02-27T12:56:52+01:0027/02/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahala - Castro Urdiales CFS 3-2 irabazi zion Lauburu Ibarra Mahalak Castro Urdialesi bere ligako hamazazpigarren jardunaldian, eta azken asteetan zuen bolada ezkorra etetea lortu zuen honela. Etxeko talde moduan jokatzera Amasa-Villabonara joan behar izan zuten moreek eta lan handian egin behar izan zuten Kantabriako taldea menderatzeko, 40 minutu luzeetan gauzak asko zaildu zituen-eta. Pistaren hiru laurdenetan estutuz hasi ziren bi taldeak, aurkariari akatsak eginarazteko xedez. Ibarrako taldea ez zen eroso sentitzen jokoa eraikitzeko garaian, pistan zeuden aire-poltsen konkorrak zirkulazioa eta paseak zailtzen zituztelako. Zortzigarren minutuan moreak aurreratu ziren markagailuan, Oier Goikoetxeak pista erdian ostu eta parekoaz libratuz [...]

25 2019.02.25

Lauburuk ezin izan zuen Alzira liderraren aurrean puntuatu (5-2)

2019-02-25T10:16:13+01:0025/02/2019|Tags: , , , |

Liderraren kontrako norgehiagoka jokatuta zapore txarrarekin itzuli ziren Alfredo Hualderen mutilak Alziratik. Jokoari dagokionez, moreak parez pare jokatu zuten aurkariaren kontra eta gehiago merezi izan bazuten ere, ez zuten Balentziakoak menderatzea lortu. Aurretik ere jarri ziren, baina azken minutuetan bostekoarekin norgehiagoka irabaztea atera zirenean, porrotera kondenatuak izan ziren hiru gol jasan zituzten. Zapore txarra kirolaz kanpoko jarrerengatik ere bai, kirol honen inguruko baloreekin zerikusirik ez duen tratu bat jaso baitzuen Ibarrako taldeak bertako zaleen zati batengandik, eta halaxe ipini zuten epaileek beren aktan. Norgehiagokaren lehenbiziko minutuak errespetu handikoak izan ziren bi aldeetatik; inork ez zuen huts egin nahi. Bi defentsak [...]

22 2019.02.22

Lesioetatik osatzen saiatuko da Lauburu liderraren kantxa erasotu ahal izateko

2019-02-22T16:20:34+01:0022/02/2019|Tags: , , , |

ALZIRA F.S. NITIDA - LAUBURU K.E. IBARRA Ilusio handiz eta arduratsu egingo dio aurre Ibarrak, jokatzeko geratzen zaion duelu erabakigarrietako bati. Moreak Balentziara doaz Alziran kontra jokatzeko asmoz. Talde liderra da sailkapenean Tafatrans eta Lauburu berarekin 4 puntuko aldea duelarik. Izandako hainbat zoritxar medio, erronka honi aurre egiteko jokalarien kopurua asko murriztu zaio Alfredo Hualderi, baina talde honen izaeraren ikurretako bat, bata bestearekin duten konfiantza da; eta ez dago aitzakiarik ezta arrazoirik ere, titulua lortzeko lehia honetan ibartarrak beste pauso bat gehiago emateko helburu irmoarekin agertuko direla ez pentsatzeko. Aurkariaren gaitasuna ikusita norgehiagokaren zailtasuna agerikoa da. Alzira FS Nitida goragoko [...]

21 2019.02.21

Bolada txarrari amaiera emateko aukera berri bat

2019-02-21T09:33:57+01:0021/02/2019|Tags: , , , , |

LAUBURU IBARRA MAHALA - CASTRO URDIALES CFS Ligako hamazazpigarren jardunaldia jokatuko du Lauburuk Castro Urdialesen kontra larunbatean. 17:45etik aurrera izango da eta Belabietako pistan jokatzeko aukerarik ez dagoenez, Amasa-Villabonako Olaederra kiroldegian neurtuko dira bi taldeak. Emaitzei dagokienez, antzeko krisialdia pasatzen ari dira bi taldeak eta norgehiagoka hau zulotik ateratzeko aukera bikaina izango da bientzat. Kantabriarrak ligako egungo txapeldunak dira eta urteetan bi klubak izan duten lehiakortasunak norgehiagoka intentsitate eta ilusio handiagorekin bizitzea eragingo du. 20 punturekin, ligako sailkapenean hamaikagarren doa Castro Urdiales taldea; aldeko 85 gol ditu eta 101 kontrako. Castron jokatutako norgehiagokan azken minutuetan lortutako 5-3ko emaitzarekin irabazi [...]

19 2019.02.19

Azpiko taldeek izan dira protagonista asteburuan

2019-02-19T23:17:39+01:0019/02/2019|Tags: , , , , , |

Las Rozasen (Madril) ospatuko den selekzioen txapelketa zela eta, Klubeko kategoria nazionaletan partidarik ez, eta territorialak eta beste azpiko taldeek hartu zuten protagonismoa pasa den jardunaldian. Bai emakumezkoen seniorrak, bai gizonezkoek ere, beren kategorian liderrak diren taldeen kontrako neurketak jokatu zituzten, biek emaitza ezberdinak izan zituztelarik. Ostiralean Txubelen mutilek, Andoaingo Euskaldunari ondo merezitako 2-0eko emaitzarekin irabazita ezustekoa eman zuten Belabietan. Garaipen honekin jaitsieratik salbatzeko borrokan pauso garrantzitsua eman zuen taldeak; ostiraleko norgehiagokarako Alvaro, Asier eta Gurru jubenilekin osatu zen taldea gainera, freskura puntu bat emanez, eta presentzia handia eta errendimendu fisiko handia erakusten duen talde serio baten kontra parez [...]

16 2019.02.16

Joanes, Jubenilen Ohorezko Mailara etorri den jokalari berria

2019-02-16T17:41:17+01:0016/02/2019|Tags: , , , |

Futbol 11n Tolosa C.F. eta Real Sociedad taldeetan hainbat denboraldi bikain burutu ostean, akordio bat itxi du klubak Tolosako jokalari honekin denboraldi bukaera arte. Joanes Tijero Drabasak 18 urte bete berri ditu eta Tolosa CF taldeko azpiko kategorietatik dator, jubenilen Liga Nazionaletik hain zuzen. 17/18 denboraldian sartu zen bertan, lau denboraldiz Real Sociedad taldearen azpiko kategorietan ibili eta gero; bi denboraldi infantiletan eta beste bi, lehenbiziko urteko kadete mailan eta euskal ligan hurrenez hurren. Arevaloren taldean entrenatzen bi hilabete daramatza Joanesek, kirol honetara eta jokatzeko erara egokitzeko prozesuan dihardu. Klubarekin itxitako akordioa egungo denboraldia amaitu artekoa eta beste denboraldi bat [...]

11 2019.02.11

Ohorezko maila punturik gabe geratu da partida on batean

2019-02-11T15:19:45+01:0011/02/2019|Tags: , , , |

Lauburu Ibarra Mahalak 4-3 galdu zuen Gora Bilbaoren kontra eta bere laugarren porrota jarraian gehitu du azken honekin. 1-3 irabazten joan ziren moreak, baina ezin izan zuten bigarren zatian lortutako bi golen errenta mantendu eta xehetasunetan erabaki zen norgehiagoka parekatu bat galtzen amaitu zuten. Ibartarren aldeko sakearekin hasi zen neurketa; lehenengo ekintzetan bertako taldearen atera hurbilketa batzuk egin ondoren, aurkaria izan zen markagailuan aurreratu zena hirugarren minutuan, jokaldia osatzeko garaian moreek egindako akats bat medio. Ibarrako taldea baloia bizkor mugitzen saiatzen zen aldetik aldera, Bilbokoen defentsa desdoitzeko. Defentsa arloan, ibartarrak oldarkor agertu ziren baloirik gabe eta kontrara bizkor ateratzeko [...]

Go to Top