Datorren larunbatean, hilak 4, moratuek Kantabriako Construcciones Cobo taldearen aurrean neurtuko dira, Torrelavegako kantxan.
Cobo kantabriarra kategoria honetara igo berria denez, lehenengo aldiz neurtuko dira bi taldeak. Honek ez du esan nahi Laubururentzat partida erraza izango denik, alderantziz; Kantabriakoak taularen goiko aldean kokatu nahi dutela erakutsi dute jada, lortutako emaitzekin. Egun hirugarren postuan daude, liderretik bi puntura baino ez. Azken jardunaldian Segorberi bere kantxan irabazi zion 3-7ko emaitzarekin, bertan, duten jo bikain hori erakutsi zutelarik. Zortzi jardunaldietan zehar aldeko 43 gol sartuta, kategorian gol gehien sartu duen taldea izatea ez da kasualitatea.
Laburuk azken jardunaldian etxean lortutako garaipen balsamikoaren ostean aste lasaia izan du. Gogotsu entrenatu du lantaldeak, hurrengo norgehiagokak eta aurkariak dena ematea exijituko diela jakinda. Garaipena lortuz gero sailkapeneko zona beroenera hurbilduko lirateke Lauburukoek.
Garmenek eta Javi Saldisek ez dute jokatuko, beren belauneko lesioaz osatzen jarraitzen baitute, eta azken orduko zalantzak izango dira Iraitz eta Zuhaitz.
Ibarrako espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da larunbatean 14:30ean.
Gogoan izan, betiko moduan, norgehiagokaren nondik norakoak Klubeko Twitterren jarraitzeko aukera izango duzue: @LAUBURUKEIBARRA

ADI: AZAROAK 4, LARUNBATA, 19:00etan
GOAZEN LAUBURU!!!