Azaroak 18ko larunbatean ibartarrak Bizkaiara bidaiatuko dute F.S. Santurtzi taldearen kontra denboraldiko hirugarrena izango den derbia jokatzeko asmoz. Denboraldia ongi hasi duten 2.B kategoriako bi talde historiko elkartuko dira norgehiagoka honetan.
Bizkaitarrak aldaketa asko izan dute iazko denboraldiarekin konparatuz gero; uda partean klubak baja asko jasan behar izan zituen, baina Bizkaiako areto futbolean izen handia duen Roberto Pedrueza jokalari beteranoak gidatutako lantalde lehiakorra biltzea lortu zuen kirol zuzendaritzak. Entrenatzailea ere aldatu egin dute, Mati Carrascosak haize berriak behar zituela eta, Aitor Larreak hartu du taldearen ardura, iaz Bilbok, bere lehengo taldeak, 2.B kategoriara ez igotzea erabaki ondoren. Gauzak honela, Santurtziarrak denboraldia indartsu hasi zuten, sailkapenaren lehenengo postuetan kokatuz. Hasiera indartsu honek egungo 11. postuan egotea ahalbidetu dio, 12 punturekin, nahiz eta kontrako emaitza batzuk izan dituzten. Talde hau bere kantxan gainditzea oso zaila da, gainera oso motibatuta aterako dira, izan ere, aurreko astean Segorberen kantxa zailean 3 tantoen tartea erremontatzea lortu baitzuten azken minutuetan.
Lauburun gauzak bere onera datoz berriro, urri hasierako beheraldi txiki haren ostean, taldeak hiru garaipen egin ditu jarraian, eta honek lehenengo klasifikatuen inguruan egotea ahalbidetu dio. Gipuzkoako gorputz teknikoan ez dute faboritorik ezarri nahi; Alfredo Hualde entrenatzaileak zioen moduan: “taldekako kiroletan azken emaitza finkatuko duten faktore asko daude. Faktore hauetako asko kontrolpean izateko eta partiduari bermearekin aurre egin ahal izateko gogor ari gara lanean. Horrexegatik, norgehiagoka hasi aurretik ez da faboritorik izaten; gure aldetik guztia jarriko dugu irteera zail honetan lehiakorrak izateko eta irteeretan izaten ari garen bolada on horrekin jarraitzeko”.
Hitzordu honetan Garmen eta Javi Saldise ez dira egongo. Biek belauneko lesioaz osatzen doaz pixkanaka eta laster ikusi ahal izango ditugu berriro kantxan.
Ibartar espedizioa Belabieta kiroldegitik aterako da, larunbatean 15:00etan. Gogoan izan,norgehiagoka klubeko Twitterren bidez jarraitu ahal izango dela: @LAUBURUKEIBARRA
Ez ahaztu: LARUNBATA, AZAROAK 18, 18:30ean  
#GoazenLauburu